EUSKO LEGEBILTZARREKO ENPLEGU, GIZARTE-POLITIKA ETA GAZTERIA BATZORDEKO HERRITARREN TXANDAN HITZA HARTZEKO ESKAERA, 2016KO ABENDUAREN 26AN INDARREAN SARTU ZEN GIZARTE-ZERBITZUEN LEGEA BETE DADIN ESKATZEKO.


Enplegu, Gizarte-Politika eta Gazteria Batzordeak maiatzean bilera eta agerraldia egiteko eskaera, pandemiari dagokionez Herrialde bakoitzeko Egoitza Publiko eta Pribatuen diagnostikoa egiteko, baita Egoitza Publiko eta Pribatuetarako ‘ratioei’ buruzko dekretua egokitzeko ere.

1- 2020ko Aurrekontua egokitzea, Mendekotasunaren Sektorean baliabide gehiago izateko.

2- Langile-zerrenden moldaketa, pandemian bizi izandako esperientzia oinarri.

3- 2019ko Dekretua aldatzeko proposamenak, Egoitzen ‘ratioei’ eta eraikuntza-baldintzei dagokienez.

4- Azpiegitura soziosanitario publikoak definitzea eta zehaztea, Plan Estrategiko Soziosanitarioak zehaztu bezala, Arabako Zadorra eta Bizkaiko Birjinetxe zein Igurko Erreferentziazko Zentro Soziosanitario Pribatuen eta Gipuzkoako Gurutze Gorriaren esperientzia oinarri.

5- 2017-2020 epealdirako Plan Estrategiko Soziosanitarioa betetzea, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetatik bereizitako POLTSA SOZIOSANITARIOA sortzeko beharra azpimarratuta.

6- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua birplanteatzea eta, behintzat, hiriburuetan munizipalizatzea.

7- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Egoitza Pribatuetan esku hartzeko proposamena.

8- Eskaera Eusko Jaurlaritzari eta Osakidetzari egoitza publiko eta pribatu bakoitzaren egoerari buruzko datu osoak emateko, COVID-19rekin kutsatutakoei, sendatutakoei eta hildakoei dagokienez, baita langileek eskatutako protokoloak betetzeko ere, langile guztientzako testari eta norbera babesteko ekipamenduei dagokienez.

9- Osakidetzak egindako diagnostikoa: osasun-arloko esku-hartzea egoitza guztietan, langileen salaketak eta horiek kontuan hartzea, pandemia bitartean zentro horietarako Osakidetzako langile nahikoa dagoen ala ez.

EGOITZETAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMENA. ERREG.: 2020-4-29, 2115. ZK.

ZIOEN AZALPENA

EGOITZETAN ESKU HARTZEKO PROPOSAMENA

PROPOSAMENA

Mendekotasuna duten senideen Arabako eta Bizkaiko BABESTU elkarteek adinekoen egoitzetan esku hartzeko eskatu diete EAEko erakunde publikoei, COVID-19ren positibo-intzidentzia % 30etik gorakoa denean.

  1. PROPOSAMENAREN JUSTIFIKAZIOA

1.1- COVID-19 pandemiaren egungo egoerak hilkortasun handia eragiten du koronabirusak kutsatutako 70 urtetik gorakoen artean. Mendekotasun-maila handiko adineko pluripatologikoak eta polimedikatuak artatzen dituzten hirugarren adinekoentzako egoitzen egoera bereziak leku oso arriskutsuak bihurtu ditu, eta arriskuak prebentzio-neurri bikainen bidez eta egoiliarrentzako eta langileentzako zuzkidura egokiarekin baino ezin dira saihestu. 

1.2- Prebentzio aktibo oso zorrotzaren beharra ageriko da, gaixotasunaren transmisioari aurrea hartzeko. Osasun Ministerioak emandako informazioan (1) aipatzen da prebentziorik egin ez zen egoitzetan kutsatuen tasa % 84,6koa izan zela egoiliarren artean, eta % 29,4koa langileen artean; hilkortasuna, berriz, % 33,7koa egoiliarren artean eta % 6,2koa bisitarien artean.

1.3- Egungo pandemia kontrolatzeko, kutsagarritasun-maila txikia eta immunitate-tasa handia lortu beharko dira biztanleriarengan, oro har. Bitartean, kutsatu asko dituzten egoitzetan behar bezala jarduten ez bada, arriskua dago egoitza horiek epidemiaren kudeaketa egokia arriskuan jarriko duten nitxo kronikoak bihurtzeko.

1.4- Transmisioaren prebentzioa areagotu behar izateak egoitzetan bizi diren eta mendekotasuna dutenentzako arreta pertsonalizatuagoa eskaini behar izatea dakar berekin, hau da, egun osoan zuzeneko arreta emateko minutu gehiago eta gaueko arreta areagotzea. El necesario incremento en la prevención de transmisión conlleva situaciones que requieren una atención más personalizada para los dependientes que viven en residencias, lo que supone más minutos de atención directa durante el día y el incremento de la atención nocturna. Gainera, bisitak murrizteak bakardade-sentsazio handia ekarriko du ezinbestean, eta egoitzetako langileek bakarrik eskain dezaketen arreta emozionalak arindu beharko du, partzialki, bederen. Gainera, egoiliarrei bisitak egitea eta azken une edo egunetan haien ondoan izatea debekatuta dagoenez, senideetako bati bisita zaindua eta babestua egitea baimendu beharko litzaioke, gure ustez, bai eta norbera babesteko ekipamendua eman ere.

1.5- 39/2006 Mendekotasun Legearen printzipioetako bat lankidetza publiko-pribatua da. Gure aburuz, printzipio hori urratu egin da, eta nahita erabili da mendekotasunak eskatzen dituen zainketen gaineko erantzukizun ia osoa ekimen pribatura bideratzeko. Gure iritziz, erabaki politikoak eragin du egun zainketen pribatizazio aktiboa izatea, eta irmoki uste dugu ekimen pribatuak kasu askotan ez duela jakin erantzun arina ematen, beharrezko inbertsioak eginda bere erabateko lehentasuna (adinekoen zaintza) izan beharko litzatekeena, adinekoen zaintza, hain zuzen, kudeaketa-balantzearen gainetik jarriko zuena.

1.6- Aurrekoaren ondorioz, komunikabideetan eta erakundeetan hausnarketa egiten hasi dira. Horren harira prentsan 2019ko abenduaren 26an egindako adierazpenaren arabera, “Eusko Jaurlaritzak ez du enpresa-irabazirik nahi gizarte-zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetan”. Uste dugu gaur egungoa krisi-egoeran sistema publikoak baduela ahulenak zaintzeko orduan duen eraginkortasuna frogatzea, beharrak asetzeko erantzun arinak emanez, eta hori eragotz dezaketen bestelako interesak baztertuz.

1.7- Aurreko puntua indartzeko, kontuan hartu behar dira Arartekoaren adierazpenak: “Egoitza-eredua berriz pentsatu beharra dugu,  batzuetan etekina handia delako” eta “Adinekoen zentro pribatuetan bitartekorik ez egotea oztopo izan da eraginkortasunez jarduteko” (2).

1.8- Ez dugu ahaztu behar, halaber, pribatizazioaren eta erakundeen kontrolik ezaren ondoriozko egoitzetako lan-gatazka larriak egungo sistemak ez duela funtzionatzen erakusten duela, eta langileen eta egoiliarren artean ezinegona eragiten duela.

1.9- Azkenik, nabarmendu nahi dugu guk irudikatzen dugun mendekotasunaren arreta-eredua Publikoa, Unibertsala eta Nahikoa dela, Zerbitzuak Zuzenean ematen dituena, Enplegu Publikoa sortzen duena, Doakoa, eta generoari eta lurraldeen arteko banaketari dagokienez Bidezkoa. Gure ustetan, eredu hori posible da, eta badaude horretarako baliabideak; gure gizartea nahikoa aberatsa da beren bizitzan gaur egungo gure aberastasuna sortzen lagundu dutenak behar bezala zaindu ahal izateko.

  1. EGOITZA-ARRETAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

Egoitzetako arreta hiru ikuspegitik azter dezakegu:

  • “Ostatu-arreta”: hainbat arlotan ematen ditu zerbitzuak, hala nola elikaduran, garbiketan, garbitegian, harreran, mantentze-lanetan…
  • “Gizarte-arreta”: eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak eta jarduera instrumentalak, arreta psikologikoa eta errehabilitazioa, eta gizarte-, lankidetza- eta aisialdi-jarduerak babestearen ondoriozkoa.
  • Osasun-arreta: bereziki medikoa eta erizaintzakoa.

Gure ustez, “Gizarte-arreta” Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek kudeatu beharko lukete, zerbitzuak zuzenean emanez eta arretaren alderdi horretako lanbide-jarduera beren gain hartuz, beren arreta-irizpide eta -helburuekin.

Era berean, “Osasun-arreta” Osakidetzak hartu beharko luke bere gain, aurreko atalean aipatu baldintza beretan. Puntu honetan, azpimarratu nahi dugu osasun-sistema publikoak mugarik gabe hartu beharko lukeela bere gain EAEko egoitza guztietako osasun-arreta.

Azkenik, gure iritziz, “Ostatu-arreta” gaur egun beren ardurapeko egoitzak kudeatzen dituzten enpresa pribatuek kudeatzen jarrai dezakete.

  1. GOGOETA EKONOMIKOAK

A) Zuzeneko Arreta da instituzionalizatutako adinekoek behar dituzten zainketa soziosanitarioetatik eratorritakoa. Horren kostua egoitza-arretari eskainitakoaren % 46,4koa izan da (3).

b) Bizkaian, 2017an iragarri zen itunaren kostua, 2020rako, 96,5 €-koa izango zela egoiliar bakoitzeko (4); hau da, 2.895 €-koa hilean, urtean 34.740 € -koa egoiliar bakoitzeko.

c) Aurreko datutik ondoriozta genezake % 46,4 hori zuzeneko arretara bideratu beharko litzatekeela; hau da, urtean 16.100 euro inguru egoiliar bakoitzeko.

d) Hala ere, egoitza pribatu batek Eusko Jaurlaritzak 2019an 126/2019 Dekretuan (5) onartutako ratioak bete besterik egiten ez badu, zuzeneko arretaren kostua urtean 9.400 euro ingurukoa litzateke egoiliarreko, zuzeneko arretaren benetako gastua hirugarren adinekoen egoitzetarako Bizkaiko Hitzarmen Sektorialeko baldintzak aplikaturik zenbatetsiko bagenu.

e) Erakundeek esku hartuko balute, aldiz, eta ostatu-arretaren kudeaketa gaur egun kudeatzen duten enpresa pribatuen esku utziko balitz, zuzeneko arretaren ardura beren gain hartuko balute, zuzeneko arreta egunean 129 minutura bitarte areago lezakete, gutxi gorabehera urtean 15.000 €-ko kostuarekin egoiliarreko (itunaren prezioaren % 43 inguru). Kostua honela zenbatetsiko genuke:

  • Bizkaiko hitzarmenaren prezioetan + % 10.
  • KPIa 2020rako eguneratua.
  • Mediku eta erizainen ratioak eta soldatak foru-zerbitzuetan ezarritakoen parekoak izanda. Ikus “Osasun-arreta eredua eta bere finantzaketa egoitzetan” azterlaneko kostuei buruzko datuak (6).
  • 0,41eko gerokultore-ratioarekin (126/2019 Dekretuak 0,295eko ratioa aurreikusten du).
  1. AZKEN GOGOETAK

Gure ustez, egungo egoerak sobera justifikatzen du esku-hartze instituzionala egoiliarren eta langileen artean COVIDak kutsaturiko asko dituzten adinekoen egoitzetan. Posible eta beharrezkoa delakoan gaude, eta zabarkeria litzateke hori ez egitea; erakundeen ekintzarik ezak oso eragin larria izan dezake gure gizarteko osasun publikoan eta pertsona ahulenen ongizatean. Jakin badakigu, gainera, errentagarria litzatekeela gizarte-ikuspuntutik, bideragarria ekonomikoki eta, aldi berean, baliabide publikoak optimizatuko lituzkeela.

Jakitun gara neurri hauek guztiek antolaketa-ahalegin handia eskatuko dutela, baina gure buruzagi politikoen lana da egungo pandemia gure gizarteari eragiten ari zaizkion erronkei aurre egitea.

Gogora ekartzeko, Eusko Legebiltzarrera 2018an eta 2019an bidalitako dokumentuak daude erantsita:

  1. Babestu Bizkaia eta Babestu Arabaren proposamena Eusko Jaurlaritzaren joan den mendeko Dekretuan, Egoitza Publiko eta Pribatuetarako “Ratioei eta Eraikuntza-baldintzei” buruzko 2019ko Dekretu berrirako berdin balio duen horretan, egin beharreko aldaketei buruz.
  1. Babestu Arabak 2017-2020 epealdirako Plan Estrategiko Soziosanitarioa ez betetzeari buruz egindako proposamena.

Las personas que en representación de estos colectivos asistirán a la Comisión de Políticas Sociales, serán Iraide Urriz Goikoetxea NAN: 14604634-W de Babestu Bizkaia, Xabier Pierrugues Barberan DNI: 44678602-K de Gipuzkoako Senideak y Guillermo Perea Lz de Letona de Babestu Araba y de Zazpigarren Alaba con DNI: 07.777.339-G y con NIF: GO1222827.

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude