EZ DUGU PENTSIO-FUNTSA PRIBATU EDO BGAErik NAHI

GASTEIZEKO ELKARRETARATZEA

Hiru urtez plazetan egon ondoren, Pentsio Mugimenduak erakutsi du pentsio-sistema publikoa sostengarria dela. Eskuinaren eta finantza-sistemaren diskurtsoa alarma soziala sortzea eta langileak BGAEak babestera bultzatzea zuen helburu.

LGS errakitikoa euro batzuk igotzen denean garrasia zeruan jartzen duten berberak dira. Manipulatzaile gezurti horiek harrapatzea ez da erraza izaten, baina lortu egin dugu.
Toledoko Itunaren Batzordearen gehiengoak berea egin du BGAEak indartzeko lana.
“Euskal eredua” saldu nahi dute, oso ondo funtzionatzen omen duela eta. Baina errealitate gordina honako hau da:
 EAEn, Enpleguko BGAEak langileen %33ra iristen dira.
 % 33 hori Administrazioetako (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) funtzionarioen artean banatzen da, Mondragon Taldeko kooperatibista guztiek duten modu berean. Sektore pribatuan, langileen % 19k baino ez dute.
 BGAE horien ondarearen erdia kooperatibei dagokie, EAEko herritar guztien % 4,5 baino ez baitira. Gainerako ondarearen beste erdia funtzionarioen ekarpenetatik eta BGAE horiek dituzten langileen ekarpenetatik dator.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 Euskal Ogasunak urtean 100 milioi euro inguru biltzeari utzi dio, BGAEen zerga-
salbuespenaren ondorioz, eta astungarria da BGAE horrek funtzionarioen alde egindako ekarpenak euskal herritar guztiek ordaindutako zergen zati batekin egiten direla.

Views: 6
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude