FUENSANTA BERNALEN OMENEZ

Vitoria-Gasteiz, 2021ko urtarrilaren 10a. Arabako ONEKA

 Abenduaren 28an hil zen Fuensanta Bernal gure laguna.

 Duela hilabete batzuetatik zenbait eragozpen izaten zituen, eta, proba mediko batzuk egitera eraman bazuten ere, bizitza ia normala egiteko aukera ematen zioten, ustekabean harrapatu gintuen azken amaiera azkarrera arte.

 Santik, gure artean deitzen genion bezala, bere lan-garaian konpromiso sendoa hartu zuen langile-klasearen eskubideen defentsan, orain pentsiodunen eskubideen alde egiten zuen bezala, APL eta ONEKA plataformetatik Pentsiodunen Mugimenduan parte hartuz.

Bereziki sentikorra zen eta kontrakotasuna adierazten zuen migratzaileen aurkako jarrera arrazisten aurrean, bai eta emakumeok jasaten ditugun desberdintasun-egoeren eta tratu txarren aurrean ere. Hain zuzen ere, joan den azaroaren 25eko manifestazio feminista izan zen (galdu nahi izan ez zuena, nahiz eta hitz egiteak nekea ematen zion) harekin partekatu genuen azken ekintza, non ohiko jarrera alaiarekin parte hartu zuen.

Beti harritu gintuen bere bizitzan zehar gertaturiko ezbeharrei aurre egiteko izan zuen kemenak, bere jarrera alaia eta bere bizitasuna, era berean, une oro bere inguruko jendeari behar egoeretan laguntza emateko zuen prestatasuna.

Bizitza ospatzea gustuko zuen emakumea zen, eta bere familiarekin eta lagunekin egiten zituen topaketa ugarietan buru-belarri gozatzen zuen. Ardotxo bat, bazkari eta gin-tonic bat baino gehiago barrezka partekatu ditugu berarekin, APL, ONEKA eta Mugimendu Feministaren bilerak, elkarretaratzeak edo bestelako topaketak egin ondoren.

Laguntasunaren, elkartasunaren eta alaitasunaren oroitzapen atsegina utzi digu, pentsiodunen eta feministen aldarrikapenen alde lanean jarraitzeko indarra ematen diguna.

Agur eta ohore!

Vitoria-Gasteiz, 2021ko urtarrilaren 10a

Arabako ONEKA

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude