Gasteizko Txosnen Batzordeak saria eta aintzatespena eman dio Arabako Pentsiodunen Mugimenduari

Ohar hau irakurri dute Arabako Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek Gasteizko txosnen Batzordeak eman dien saria dela eta.
Lehenik eta behin, eskerrik asko sari hau Gasteizko pentsiodunen mugimenduari emateagatik.

Esaten duzuenaren arabera, etengabeko mugimendua garelako ematen diguzue, eta astero, pentsio-sistema publiko eta kalitatezkoa lortzearen alde agertzen gerena, guztiontzako pentsio duinak bermatzeko. Eta, hain zuzen ere, harro gaude hiru urte baino gehiagoz hor jarraitzen dugulako eta jarraituko dugulako, kalera atera ginenetik ezarritako helburuak lortu arte.
Esaten dizuegu ere, oso harro sentitzen garela, Gasteizko txosnen Batzordeak ematen diguzuen aitormen honengatik, izan ere, gutako batzuk ere Txosnetan izan ginen. Are gehiago, mugimendu sozial horren sortzaileak gara: “la Florida” parkean hasi zen, jai alternatiboen alde hain zuzen.

Eta agur gisa, anima zaitezte pentsiodunen mugimenduak herritar guztiei kalera irteteko deia egiten dienean, guztiontzako pentsio duinak defendatzeko; izan ere, hori ere zuen gaia da.
Eskerrik asko!
Gasteiz 2021eko Abuztuak 5
