Gaurgeroako mahai nazionalaren bilera (zabaldua)

Gaurgeroako Mahai Nazional zabaldua aste honetan bertan bildu da, eta pentsioen erreformaren eta lan-erreformaren lehen zatia onartu ondoren herri honetako pentsiodunoi aurkezten zaigun egoera politiko, ekonomiko eta soziala aztertu da.

Neurri horien eragileak aurrerabideko Gobernua, Patronala eta CC.OO eta UGT sindikatuak izan dira, kalean 4 urte daramatzagun Pentsiodunen Plataformekin ez baita kontatu gure iritzia eman genezan.

Egiaztatu dugu ez direla bete 2010etik 2013ra egindako pentsioen eta lan-arloko erreformen indargabetze-promesak, eta, beraz, izandako erreforma horiek osatzea izan da abiapuntua.

Aukera berri bat galdu da langile klaseari eta pentsiodunei bizitza duina bermatuko duen lan-erregulazioa eta pentsioak emateko; parlamentu-gehiengoak zeuden horretarako, baina Patronalaren eta EBZren jarrerak aukeratu dira.

Gaurgeroak konpromisoa hartu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren baitan ekimenak bultzatzeko, gizarte-mobilizazioaren bidez galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea ahalbidetzeko ( % 3 eta gehiago lapurtzen ari zaizkigu), mobilizatzen jarraitzeko, 1080 euroko gutxieneko pentsioa lortu arte, eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak pentsioei eman diezazkieketen osagarriak, 100/100 alargun-pentsioetan, 40 urteko genero-arrakala ez zigortzea, erretiro aurreratuekin. Ekimen horiekin batera, beste batzuk babestuko ditugu, osasunekoak eta soziosanitarioak, banku-tratu txarren eta arrakala digitalaren aurkakoak, elektrizitate- eta gas-tarifen igoeraren aurkakoak.

Mobilizazioz betetako udaberri batekin bakarrik lortu ahal izango ditugu bizi-baldintza duinak


Además de las viudas también nos hemos olvidado de las personas incapacitadas que cuando llega la edad de jubilarse no cuentan con el tiempo suficiente para cobrar su pensión (incapacidad permanente total 52 por100 d la base reguladora)
José Luis, totalmente de acuerdo…hay muchos colectivos cuya situacion deberiamos sacar a la luz, ya que por ser más minoritarios son la mayoría de las veces los más vulnerables social y económicamente, como son entre otros las personas con algún tipo de discapacidad psíquica o física..por ello hoy más que nunca… Pensiones dignas para todas las personas!!!!