Gipuzkoako Senideaketik, Arrizabalaga andreak Batzar Nagusietan izandako “jardunaren” aurrean

Gipuzkoako Senideaketik, Arrizabalaga andreak Batzar Nagusietan izandako “jardunaren” aurrean, gure iritzia eman nahi dugu, organo horrek betoa jarri baitio gure presentziari, eta horrela zaila da lanean mantentzen gaituzten postulatuak defendatu ahal izatea.
Alde batetik, esan beharra dago, gezurretan ari garela aipatuta, herrialde honetako gezurtien kohorteak gora egin duela, ia modu esponentzialean; izan ere, gero eta ahots gehiago entzuten dira, administrazio publikoak adinekoen eta mendekoen egoitzen kudeaketan egiten duen jarduera negargarria azpimarratuz.
Era berean, korronte kritiko eta salatzailea hazi egin da, argitaratu egiten baitu, eta kudeaketa publikoaren ildotik doan eredu-aldaketaren beharra azpimarratzen du, argi eta garbi utziz kudeaketa misto batek, ezagutzen dugun bezala, emaitza negargarri eta mingarriak dakartzala adinekoentzat eta haien senideentzat.

Bestalde, gure argitalpenen edukiekin bat ez datozen elkartekide batzuk egon daitezkela edin duzun aipamenari buruz, esan nahi dizugu, zure alderdiaren barruan, politikan aurrera egin ezean, “Medium” gisa duzula etorkizuna.
Elkarte honetan, gogaituta gaude Arrizabalaga andrearen ahotik entzuteaz hildakoak, gehienak, 80 urtetik gorakoak direla, eta hori parlamentuan eraginkortasunik eza justifikazioa izango balitz bezala, eta, ondorioz, enpresa ustiatzaileei egoitza horiek behar bezala kudeatzeko beharrezkoak diren elementuak ez eskatzea justifikatuko balu bezala.
Bere hitzen doakotasuna, batez ere, herritarrek beren alderdiari botoa zerrenda itxietan ematerakoan ematen dioten prerrogatiba erabiliz, ez da oso apala, are gehiago gehiengoaren ahotsa denean pandemian kudeaketa horren ardura duten erakunde publikoei egoitza publiko eta itunduetan kudeatzeari buruz argi eta garbi azalpenak eskatzen dizkiena.
Betoa jartzeak bakarrik lasaitzen ditu jaun-andre horiek. Ez zaie interesatzen irmotasunez, eta jendaurrean, baliabide publikoen kudeaketan egindako hondamenei buruz, kontuak eskatzen dien jendea; izan ere, agente horiek gehiago oinarritu beharko lukete kudeaketaren giza alderdian, eta ez kudeaketaren merkataritza-alderdian.

Giza bizitza bakoitzak balio izugarria du, edo hori uste dugu. Guretzat, behintzat, hala da. Batez ere, gure gurasoei, anai-arrebei, osaba-izebei, seme-alabei, lagunei eta abarri buruz hitz egiten dugulako, ez ditugu profil horiek ekonomikoki baloratzen. Soilik iruditzen zaigu ahal dugun guztia egin behar dela haiei bizitza errazteko eta, horrela egin ezin badute, azken bidai errazteko, betiere ahal dugun alderdirik gizatiarrenetik.
Egoitzen kudeaketan, gaur egun, ohiko kontraesanak aurkitzen ditugu. Publikoki hitza ematen dute, eta behin eta berriro dena zuzen dagoela, esaten dute. Egoiliarrek kontaktuen, irteeren eta abarren agenda dutela.
Egia esan, gaur egun, egoitza bakoitzak anarkikoki funtzionatzen du; ez dira hartutako itunak eta konpromisoak errespetatzen, murriztu egiten dira, ez bada, emandako baimenak deuseztatzen dira azalpen gehiagorik eman gabe.
Zuzendaritzek araudiari heltzen diote, errealitateak gomendioak direla esaten duenean, ez arauak. Zein bitxia, orain ezin malguagoak dira arauen aplikazioarekin. Orain arte, non egon da langileei zer eman behar zitzaien eta egoiliarrak eta senideak nola tratatu eta protokolizatu behar ziren esaten zuten arauen aplikazioa?
Ohi bezala, dena, estetika politikoa. Orain hauteskundeak dira eta hori oso garrantzitsua da.
Ez zaie jaramonik egiten elkarte honek hasiera-hasieratik egiten dituen eskaerei. Uniformetasuna protokoloetan, babes-neurriak egokitzea eta horiek hornitzea, lanpostu hutsak betetzea eta egoitzetako beste absentzia batzuk, eta, azkenik, lan- gatazka konpontzea, egoiliarren baldintzak okertzera eta senideen haserrea areagotzea baino ez baitu eragiten.

Azkenik, elkarte honek azken aldian, etengabean erakunde publikoen betoa eta oztopa antzematen ari dela adieraztea. Legalki eratutako elkartea izanik, bere eskubideak zapaltzea jasaten ari da, ez baitzaio libreki adierazten uzten, legeak onartzen dituen foroetan, bertan agintean dauden alderdien iritziekin bat ez datorrelako (EAJ, PSE). Interes horiek ez datoz bat, hein handi batean, Foro publikoetan eta horiek kontrolatzen dituzten foro pribatuetan adierazpen askatasuna ukatzen zaigu. Gainera, gure elkartearen finantzaketarako sarbidea oztopatzen zaigu, administrazio honek herritarrekin dituen konpromisoak aldarrikatzeko eta exijitzeko bidean jarraitu ahal izateko beharrezkoak diren tresnak eskuratzeko.

