Giro bikaina Tolosan 400 pentsiodun biltzen dituen “BERTSOPENSIOTAN”

EUSKAL HERRIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUAK BIDALITAKO KRONIKA
Dena ondo antolatuta zegoen goizeko 13:00etarako, dena prest: eszena tokia, sukaldea bazkaria prestatzeko, antolaketa lanak egiteko taldea gogor aritu da dena prestatzeko.
Bazkaria prestatu duen elkarteri buruz zer esan: dena goxoa eta bikain prestatuta, sukaldari adituak direla erakutsi dute. Zorionak denei.
Epaimahaiak eman du azken hitza eta lau aurkezpen saritu ditu eta 5 aipamen ere eman ditu. Aurkeztutako bertso maila oso ona izan dela adierazi du. Hurbildu garenok bertsoz eta giro ezin hobeaz gozatu dugu. Eguerdiko ordu batetan han ginen 400 pentsiodunak txistulari talde baten atzetik joan gara kalejiran herri barnetik. Gero denok bazkaltzera.
Hasi baino lehen oharrak eman eta Tolosako Alkateak ongietorria egin digu gure asteleheneroko lana goraipatuz. Han geundenok txalo bero eta luze batekin eman diogu eskerrik asko. Kafe-ordua heldu denean, Peñagarikanok ete Telleriak bertso saio eder bat eskaini digute pentsioei buruz arituz. Gero Aurkezleak: Maite Aristegik eta Ana Mezok ederki asko aurkeztu eta gidatu dute Jaialdi osoa.
Lehenik eta behin, bertaratutako guztien izenean eskerrona eman zaizkie lanean eta antolatzen jardun duten guztiei. Eskerrona laguntzaileei ere: Mahala baserriko produktoak, Zornotzako Etxano nekazalturismoa, Zornotzako Jauregibarri jatetxea, Txarama Leaburu ORBELA Taberna Tolasa, Lizartzako Goikoetxea sagardotegia, Astigarragako Ipintza sagardotegia, Tolosako Itsastegi sagardotegia, Ibarrako Bikoitz arraindegia, Iurretako Iurreta kopistegia. Eta Noski Tolosako TAK Arraun Klubari, Tolosako musikariei eta Tolosako udalari ere bai.
Lehenik diploma bana eman zaie bertso jarrien lehiaketan parte hartu duten guztiei; Ondoren aipamenak etorri dira: bost aipamen hauek bertso bana eskaini digute gero sariak etorri dira, lau izan dira. Eta hauek ere bertso ederrak bota dituzte eta hauek eta haiek oso txalotuak izan dira. Garailea, txapelduna, Rikardo González de Durana izan da, Arabarra. Rikardok aurkeztu dituen 3 bertso ederrak bota ditu.
EHPMko ekimen honek ezin zuen arrakasta haundiagoa izan. Denok oso gustura egon gara eta oso baikor eta animotsu joan gara etxera. Oso dotore atera da dena. Behin eta berriko euskal herriko pentsiodunen mugimenduak erakutsi du bere sendotasuna, aldarrikapenen zuzentasuna eta baita norainokoa den bere lanaren gaurkotasuna.
Ondorengo egunetan BERTSOPENTSIOTAN Jaialdi honen balantze sakonago eta zehatzagoa emango dugu, eta noski ikusi eta irakurriko dituzue aurkeztu diren bertsoak.
Tolosa 2024ko martxoaren 1a





Zorionak egon zareten guztiei. Aurrera! Ea beste urte batez izaten duten aukera horrelako batera joateko. Zorionak batez ere bertsolari zarrei bertsoak egiteko izan duten abilezia eta ausardiagatik.