GOBERNUKO PRESIDENTEARI ETA 2. PRESIDENTEORDEARI GUTUNAK

Astelehen honetan, martxoaren 15ean, Otsailaren 10ean eta 11n gure Pentsio-mugimenduak Gobernuko presidenteari eta bigarren presidenteordeari posta elektronikoz bidalitako gutunen kopia bat erregistratu dugu Gobernu Zentralaren Ordezkaritzaren aurrean.

Eskutitz horietan, gogora ekarri zitzaien biei Gobernu Programa, PSOE eta Unidas Podemosen artean sinatua, 1919ko abenduaren 30ean, Koalizio Aurrerakoiaren Akordioari zegokiona, hain zuzen ere, programa horretatik bete ziren puntuak (gutxienak), eta oraindik bete ez zirenak (gehienak) aipatuz, eta iritziak trukatzea proposatu genien, egokitzat jotzen zuten moduan.  Haien berrien zain geratu ginen, bainan ez dira oraindik iritsi.

Baina ezagutzen duguna Toledoko Itunaren gomendioak dira, eta, besteak beste, bigarrena, honako hau dioena: “…. Gizarte-kotizazioek urteetan zehar Estatuko beste politika batzuen finantzaketaren pisua zein neurritan hartu zuten islatuko duen azterlan bat egin behar da”.

Oro har, ez dakigu zein izango diren Gobernuaren proposamenak bere legegintza-proiektuak Legebiltzarrera eramateko orduan, baina esan dezakegu Gobernuak dagoeneko ez duela bete bere lehen konpromisoa, 12. gomendioan jasotakoa, Toledoko Itunaren Batzordeari gehienez ere hiru hilabeteko epean erantzun bat ematekoa, erretiro aurreratu, borondatezko edo behartuari dagokionez. Epe hori otsailaren 19an bete zen.

Ezagutzen dugu baita ere, berak hala adierazi duelako, Escrivá jaunaren presa, funts publiko handi bat sortzeko, baina kudeaketa pribatukoa, negoziazio kolektiboan sortutako enplegu-planei buruzko akordioetatik eratorritako enpresa eta langileen ekarpenak bideratzeko.

Ustezko espekulazioak informazio politika argi batekin desagertuko lirateke, Bruselara bidalitako “fitxen” edukiaren berri ematetik hasita.

BATAK ALA BESTEAK GOBERNATU, GUK PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATU

PENTSIONISTAK AURRERA

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude