Helburu gisa: “Gutxieneko Pentsioa 1080€ bereala!”EHPMek martxa batera deitu du Bergaratik eta Bilbotik ostegunean, hilak 25

Gutxieneko Pentisioa 1080 eurokoa!
Maiatzaren 22an, astelehenean, EHPM-MPEHk martxa bat hasi zuen Bilbotik eta Bergaratik, eta hilaren 25ean, ostegunean, Gasteizen egingo den manifestazioarekin amaituko da. Horren bidez, 2023rako gutxieneko pentsioa 1080 eurotan ezartzea eskatu genion Estatuko gobernuari, eta EAEko eta Nafarroako gobernuei gutxieneko pentsioa 1080 eurora arte osatzea, hamalau ordainsaritan.
Erabaki hori hartzea EAEko eta Nafarroako gobernuen eta parlamentuen borondate politikoaren mende dago, eta ez dago hori eragozten duen arrazoi politiko edo ekonomikorik.
Premiazko eta justiziako aldarrikapena da, erakunde publikoek herritarrei bizibaldintza duinak bermatzeko behar diren erabakiak hartzeko betebeharra dutelako; baldintza horiek, beren lanetik etorritako diru-sarrerarik ez duten adineko pertsonen eta pentsiodunen kasuan, gutxieneko diru-sarrera nahikoak bermatu behar dituzte.

Gaur egungo bizi-kostuaren hazkunde esponentzialaren testuinguruan, gero eta adineko eta pentsiodun gehiagok beren beharretara egokitutako etxebizitza osasungarri bat, elikadura osasuntsu bat, osasuna eta arreta eraginkorra bermatzeko aukerak eten egiten dituzte, mendetasunari arreta emateko dituzten premiak arintzeko. Gaur egun 167.718 pentsiodunek EAEn eta 51.306 pentsiodunek Nafarroan, 1080 eurotik beherako pentsioak dituzte, gehienak emakumeak.
Gutxieneko pentsioak, aldagai guztietan, emakume izena du. Izan ere, genero-arrakala horren aurrekari dira soldaten desberdintasuna eta emakumeak alde bakarretik esleitzea ordaindu gabeko edo gaizki ordaindutako lanari ugalketaren eta zaintzaren esparruan. Kalitatezko enplegua, soldata hobeak eta arrakala ezabatzea, gainera, pentsioen etorkizuna bermatzeko eskubidea dira, ekarriko lituzketen diru-sarrera gehigarriengatik.

Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu: EAEn zein Nafarroan gutxieneko pentsioa 1080 eurotan osatzea.
Osagarri horren kostu ekonomikoa 230 milioi euro ingurukoa izango litzateke EAEn, eta 60 milioi euro ingurukoa Nafarroan, aurrekontuaren % 2 inguru.
PEI (pentsioen errebalorizazio-indizea) %0,25 edo Jasangarritasun-Faktorea indargabetzeko gai izan ginen bezala, eta murrizketa berriak saihestu ditugun bezala, justizia zorrotzeko zerbait lortzeko gai izango gara; gutxieneko pentsioa, 1080 eurokoa, 14 ordainsaritan 2023rako. Mobilizazioa da gure bermea. Borroka hau ere irabaziko dugu.
BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIO PUBLIKOAK DEFENDATU

zer orduetan hasiko da bihar,Bilboko udaletxean?