GUTXIENEZ 1080 EUROKO PENTSIOA LORTZEKO BORROKATU BEHAR DA

 Ez da onargarria emakumeek, beren bizitzan zehar, lan- eta soldata-diskriminazioa jasatea eta erretirora iristen direnean beren pentsio txikia “nahikoa kotizatu ez dutelako dela” esatea. Era berean, ez da onargarria emakumeek bizitza osoan egindako zaintza-lana kontuan ez hartzea.

Lotsagarria da ezjakinarena egitea ZAINTZAK izan direla, eta oraindik ere horrela da, gizarte-jarduerako arlo guztien funtzionamendurako (ekonomia, hazkuntza, hezkuntza, osasuna, eta abar) lanik funtsezkoena eta ezinbestekoena; emakumeek dohainik egin izana, eta erretirora iristen direnean, pentsio duin bat nahi bazuten, “gehiago eman behar zutela esatea..”. Pentsioen generoen arteko aldea % 37koa da oraindik.

Era berean, ezin da onartu birmoldaketa, erregulazio, plantilla-murrizketa, enplegu-erregulazioko espediente eta abarretan 50 urtetik gorako langileak zerrendatik lehenengoak izatea kalera botatzeko orduan, eta pentsioa hondatu ondoren: “urte gehiago kotizatu ez duzuelako daukazuen pentsioa duzuela” aurpegira botatzea.

Tamalgarria da langile prekarioei “gezurrezko autonomoak” izatera behartzea, bere soldata kaskarretik kotizazioak ordaindu behar izatea eta erretiratzen direnean lelo hauekin etortzea: “zergatik ez zenuten oinarri altuagoan kotizatu?”. 

Era berean, ez da onargarria demokrazian 45 urte pasa ondoren, Estatuko, EAEko eta Nafarroako 45 Aurrekontu Orokorrekin batera, eta PPk, EAJk eta PSOEk adierazi ohi dutenez, aurrekontu horietako bakoitza “historiako sozialenak omen zirela”, eta oraindik pobrezia-maila hau jarraitzea: EAEko 280.000 pentsio ( % 40) eta Estatu osoko 5,6 milioi ( % 56), ez dira 1000 eurora iristen, eta EAEko eta Nafarroako pentsio horietatik guztietatik 205.000  eta Estatuko 3,66 milioi emakumeenak dira. Honen harira, aipatutako hiru alderdietatik bik, PPk eta EAJk, hau da, Espainiako eta EAEko eskuinak, 2017an pentsioak % 0,25 igoera ziztrina onartu zuten (2014., 2015. eta 2016. urteetatik PPkoak arduratu ziren, beraiek bakarrik).

1080ko aldarrikapena eskatzeko arrazoiak sakonak eta premiazkoak dira benetan. Ezin dugu honetan amore eman. 1080ko pentsioa PERTSONA GUZTIENTZAKO BIZITZA DUINA bermatzeko gutxieneko kopurua da. Horregatik EHPMk ekimen berri bat jarriko du martxan. Mobilizazio handia prestatzen ari gara martxoaren 13tik 18rako asterako. BARAUALDIA ETA ITXIALDIA egingo dugu Bilbon. Asteko egun bakoitzean 30 pentsiodun txandakatuko dira eta aurreko 30ak ordezkatuko dituzte. Mobilizazioak izango dira egunero, eta hitzaldi-eztabaida egitea adostu dugu, Espainiako eta Frantziako beste Herri eta Erkidego batzuetako pentsiodunen plataformekin. Astea amaitzeko, manifestazio handia egingo da martxoaren 18an, larunbata, 12:00etan, Bilbon.

 Helburua, behingoz 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzea eta, hala badagokio, EAEko eta Nafarroako gobernuek kopuru horretaraino osatzea EAEko eta Nafarroako pentsiodunen gutxieneko pentsioak. Bitartean, Euskal Herriko herri eta hirietako plazetan jarraituko dugu, behin eta berriz adieraziz: “berdin dio nork gobernatu, guk pentsioak defendatu”.

2023ko otsailaren 20aH

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude