“Hau mundu petrala gurea!” :  Bikilak krisi garaiko emantzipazioaren gakoak aletu ditu bere liburu berrian “

gaurgeroa.eus erredakzioa.

Denbora generaman Joxe Iriarterekin “Bikila” hitz egiteko eseri nahian, eta orain, “Hau mundu petrala gurea! (hankaz gora jartzeko ahaleginetan)” bere liburu berriaren argitalpenarekin, azkenik berarekin hitz egiteko aprobetxatzen dugu. Euskal Herriarekin konprometitutako militante, idazle eta pentsalariak bere ibilbide ideologikoaren zutabeak ezagutzeko konbitea luzatzen digu Bikilak lan honetan: nazio askapenetik klase borrokaraino, sozialismoa, feminismoa eta ezkerraren erronkak krisian dagoen mundu honetan.

Gaurgeroa.eus-eko kolaboratzailea, “Al movimiento de pensionistas: las y los últimos mohicanos” artikuluak harrera bikaina izan zuen (1.400 bisita gaztelaniaz eta 300 euskaraz), eta errealitate sozialekin konektatzeko gaitasuna erakutsi zuen. Zarauzko DAKIT argitaletxeak argitaratutako liburu honek, Euskal Herriari buruz hausnartzeaz gain, Europa, Katalunia, Ukraina eta “Naziontronika” ri ere begiratzen dio, pandemia osteko azterketa literarioa ahaztu gabe.

Gaur, Bikilarekin, bere obraz, idealez eta borroka bizian lagun duen ezizenaz hitz egin dugu.

Elkarrizketa:

1- “Hau mundu petrala gurea! (hankaz gora jartzeko ahaleginetan)”” erakusketak nazio askapena, sozialismoa eta klase borroka bezalako gaiak jorratzen ditu. Zer ardatz ditu gogoeta horiek zure liburuan? Zer mezu gako nahi duzu zure irakurleengana iristea?

  • Nazio arazoa,  arazo soziala, zein da guretzako garrantzitsuagoa? Nazioa ala gizartea? Are, galdera horrek badu zentzurik, soziala eta nazionala ,“txanpon bereko bi aldeak” direla aspaldi erabaki genuelarik? Uste nuen garai bateko halako eztabaidak jada gaindituak genituela. Bada, zoritxarrez ez. Belaunaldi berriak beren klabeetan baina eztabaida hori berriro mahaigaineratu du. Gazte manifetan  ia ez dira ikusten bandera gorriak eta ikurrinak bat eginik.  Bakoitzak bere aldetik baizik, ikurrina ala bandera gorria, elkarri bizkarra emanik ez denean. Tamalgarria, batez ere, nire ustez txanponaren bi aldeko metafora ere zaharkitua geratu denean, emantzipazio prozesua yada poliedrikoa baita, ez alde bateko edo bikoa bakarrik, non langile mugimendua, nazio aspenarena, feminismoa, ekologismoa uztartzea behartua  gaudenean munduak (aski petrala) jasaten duen krisi sistemiko multipolarrari erantzuteko.

2 – “Bikila” ezizenak Abebe Bikila korrikalari etiopiarra ekartzen du gogora, erresistentziaren eta duintasunaren ikurra. Nola sortu zen izengoiti hori, eta zein neurritan islatzen du zure konpromiso politiko eta pertsonala?

  • Gaztaroko herri ohituretan, zeinetan oso gutxik (fubolean ez bazen, esku pelotan aritzea ere jada gutxiren kontua bitzen) egiten zuten kirola, bada batek txirrindularitza bazuen gogoko Anquetil deitzen zioten, edo korrikalaria bazen, Zatopeck. Ni hasi nintzanean, askotan oinutsik egiten nuen eta horregatik yada ospetsua genuen Abebe Bikilaren (zeinak oinutsik egiten zuen) izen ordea jarri zidaten. Ez haren pareko nintzakeelako, ni tropeleko korrikalaria bainintzen, herritarri bitxia egiten zitzaielako ia une guzietan korrika eta batzuen oinutsik ikusten zuten gazte saiatu hura. Dena den, egia da,  nire borrokalari bizitza maratoilarien antzeko da, hanka hankari emanez, aurrera beti inoiz bazterrean geratu gabe. Aurtengo nire erronka nagusiak dira, alde batetik ILP-HEL- kin jubilatuk garaile izatea, eta Behobia -Donostia lasterketa osoa egitea. Osasun lagun, jakina. 

3 – Liburuan “ezkerra norabide bila” eta pandemia bezalako krisi sistemikoak aztertzen dituzu. Uste duzu Euskal Herriak eta emantzipazio-mugimenduek une historiko hau irakurtzen jakin dutela? Zer ikaskuntza nabarmenduko zenituzke?

  •  COVID-19 edo izurritea garai modernoko  gaitzat har dezakegu. Hori diote adituek, ni ezjakina naiz gai honetan. Izurriteak beti izan dira. Eta gainera oso hilgarriak. Xenpelar gure herriko bertsolari ospetsua 33urterekin hil zen baztangaz gaixotuta); gogoratu dezagun “gripe espainola” delako hark zenbat jende bidali zuen beste mundura. Kontua da, dirudienez, Cobidk izurritea  seguraski abere basatik kutsatua eta ia amen batean mundu osora zabaldu zena modu oso hilgarrian. Eta horrek kristo guzia: gobernu-mandatari, sistema osoa ezustean harrapa zuela, eta herritarrok (salbu etxeetan gorde) zer egin jakin gabe geratu ginela, goitik zetozen ordenen menpe, horren inguruan izugarrizko zurrumurruak, konspiranoiakok barne, zabaltzen zirelarik Eta okerrena da, halako izurriteak etorriko direla berriro,  gaur egun klima, natura, eta gizartearen gaitzak hain berriak, ezezagunak baina  interkomunikaziorik daudelako. Eta jakina, ezkerra ba noraezean normala delarik halako garai ezezagunetan, batzuetan, ahal zuen moduan erantzuten, ondo gainera, esate baterako zenbait herritan lan komunitario bikaina eginez, et bestean aski paralizaturik. Eta jakina, ohi denez, botereak  bere alde eginez:armada kaleratuz, , gizartea diziplinatuz, zelatatze sistema berriak entregatuz, eta abar. Txinatik zetozen notiziak, alde batetik eredugarriak ziren baina bestetik beldurgarriak. Auzo eta zenbait herri kartzela edo presondegi erraldoiak bihurtu zituzten

4 – Zure ideiak markatu zituzten pentsalariei erantzuten diezu. Zeintzuk izan dira zure erreferente teoriko edo aktibista nagusiak, eta nola hitz egiten dute gaur egungo borrokekin hemen?

  • Unamuno ez da nire debozioko santua, baina arrazoia zuen esan zuenean ideologi puruak, oso destilatuegiak ur destilatuak bezala lepoan bozioa sortzen dutela mineral desberdinen faltan. Askorentzat ni troskista naiz garai batean mugimendu horretan militante izan nintzelako. Alabaina, ni zentzu orokorrean marxista iraultzailetzat daukak nire burua, komunista naiz, zehartu badezat. Baina Marx, Lenin, Che, Rosa Luxenburgo, Trostki , Ernest Mandel , eta barez gain, anarkista edo libertariok ere aintzakotzat hartzen ditut (Emilio Lopez Adan, “Beltza”, esate baterako), eta baita ekologismo (Kohei Saito ekologo komunista, Andreas Maln, Naomi Klein,Jorge Reichman) eta Federichi bezalako feminismotik sortu diren autoreak, edo klasifika ezinak diren zenbait  Mujika bezalakoetatik edaten dut. Hitz batez,  ez dut nire burua eskola batekin identifikatzen. Baina, nire gustuko borrokalaria hautatu beharko banu Spartaco izango litzake. Zeinak esklaboekin sortutako armada batez garai hartako inperio indartsuenari egin ahal zion aurre. Inoiz ez dugu ezagutu halako errebolta zapaltzaileen aurka.

5 – Pentsiodunei buruzko zure artikuluak (“azken mohikanoak”) eragin handia izan zuen. Zergatik uste duzu entzun duela hainbeste? Ikusten duzu belaunaldi horietan gazteentzako borroka eredurik?

  • Nik uste, askok eta askok bere burua identifikatu zutelako nire ikuspegiarekin. Dean den, esaera zahar batek dio. Gazteak baleki zaharrak baleza. Eta egiatik asko du. Baina tentuz hartu beharrekoa zeren gazteengan indarra, ausardia ez ezik, badago jakinduria maila handi bat,  beren egoerari eta garai berriei lotuta daudenak eta guk zaharrok zailtasunak ditugunak antzemateko, aldi berean, zaharrok urtetan ikasteko jakinduriaz gain, badugu kemenik borrokatzeko, ez gara ez deusak, kontseiluak emateaz gain, haserretu gaitezke eta borrokari eutsi urtetan ikasitakoak erabiliz, eta horrek balio handiko irakaspena izan litezke gazte belaunaldiarentzako, zubiak jartzen baditugu. Hori bai belaunaldi bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta gureak frankismoan sortu ginenak, antolakuntza, auzo lana eta lan iraunkorra egiteko gaitasuna mantentze dugu. Ni oraingoz militantzia bikoitza edo hirukoitza dut (pentsio-funts mugimenduan, Alternatiba-Bildun eta ekologismoan) eta ziurtatu dezaket jubilatuok partiduek -salbu beren aparatu profesionalak,-baino hobeto funtzionatzen dugula. Hortik azken mohikanoak metafora.

6 – Liburua pandemia osteko azterketa literario batekin amaitzen da. Nolako eragina izan du aldi honek euskal kulturan? Zer egiteko izan behar dute idazleek krisi garaian?.

  • Esan bezala, osasunak lagun (hori gabe ez baikara gai ezertako) afizio askotarikoa nauzue. Politika, kirola, batez ere korrika eta mendia; guzti hori egun haietan moztuta geratu ziren. Izurrite garain Etxean egotea behartua jinasia egiten nuen buru-belarri baina denbora sobera nuen, irakurketara eta idazketeko.  Eta horretan sortu ziren hausnarketa lietarario batzuk. Beste batuzk aspaldikoak ziren.

Hona hemen eskaerak egiteko esteka https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/hau-mundu-petrala-gurea

Views: 180
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude