Hauteskundeak: bizitza, soldata eta pentsio duinak

Uztailaren 12an amaituko den hauteskunde- kanpainan gaude, eta hortik aterako da Euskal Autonomia Erkidegoko hurrengo gobernua aukeratuko duen Gasteizko legebiltzar berria. Gobernu horrek, hein handi batean, gure bizitzak zuzenduko eta baldintzatuko ditu datozen lau urteetan.
EAEko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak astelehenero mobilizatzen ari gara 2018ko urtarrilaren 15etik, koronabirusak azkenaldian eragotzi digun hiru hilabete baino gehixeagoan izan ezik. Hobekuntza txiki batzuk lortu ditugu, baina gure aldarrikapen gehienak gauzatzeke daude oraindik, gobernuek betetzen ez dituzten hauteskunde- prozesuetan egindako promesek jarraitzen duten bezala.
Pandemiak agerian utzi ditu, hildakoen eta kutsatuen ondorioekin, osasun-sistemaren gabezia larriak, batez ere zahar-egoitzetan edo etxean dauden adinekoei ematen zaien arretari dagokionez. EAEko Gobernuari eta foru-aldundiei eskatzen diegu, behingoz, gertatutako guztiari buruzko informazio egiazkoa eta argia eman dezatela eta Osakidetzan integratutako mendekotasunari arreta emateko zerbitzu soziosanitarioen sare publiko eta unibertsala garatu dezatela, eta BPGren proportzioan handitu dezatela osasun publikoko inbertsioa, errenta per capita antzekoa duten herrialdeekin parekatuz; murrizketak eta zerbitzuen pribatizazioa lehengoratzeko helburuak eta epeak dituen plan zehatz bat; zerbitzuen kalitatea hobetzeko lan-baldintzak hobetzea, lan-gainkargak ezabatzea.

Hauteskunde hauetara aurkezten diren alderdiei gure aldarrikapenekiko konpromisoa eskatzen diegu. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa. Pentsio guztiei gutxienez KPIaren igoera bermatua. Genero arrakalaz bukatu. % 100eko alarguntza-pentsioak. 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuak ez zigortzea. EAEko Gobernuak gutxieneko pentsioak 1.080 eurora osatzea, eta horretarako borondate politikoa baino ez da behar.
Gizarte Segurantzaren kutxa sendotzeko edo betetzeko gaur egungo eta etorkizuneko pentsioei eusteko, besteak beste: 1.200 euroko LGS bat eskatzen du, kalitate duintasunez ordaindutako enpleguak, batez ere gazteei eta emakumeei eragiten dien prekarietatearekin eta langabeziarekin amaitzea, horien lan eta soldata- diskriminazioa ezabatzeko neurri eraginkorrak hartzea behar-beharrezko da.
Pentsioak, enplegua eta soldatak hobetzeko,
ezinbestekoa da 2010eko eta 2012ko lan- erreforma berehala indargabetzea, baita 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformen alderdi atzerakoiak ere.
Gizarte Segurantzaren sistema publikoa bermatzea exijitzen dugu, kalitatezko enplegua sortuz, langileen kotizazioak eta bizi-baldintzak hobetzeko eta, behar izanez gero, aurrekontu publikoetatik transferentziak egitea, mailegurik gabe.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, ezin baztertuzkoa da aberastasuna modu bidezkoan banatzea, oinarrizkoa baita ekonomia suspertzeko edozein hautabidetarako. Osasun- eta ekonomia- krisitik irtetea, ikusten ari garen bezala, ezin da egin zerbitzu publikoak murriztuz, ezta soldaten eta pentsioen murrizketen bidetik etorri; zerga-erreforma sakon bat ezinbestekoa da, kapital-errenten, ezkutuko ekonomiaren, zerga-paradisuen eta enpresa-iruzurraren pribilegioekin amaitu behar da; diru-sarreren eta aberastasunaren araberako zerga-sistema progresiboa ezarri behar da, eta kapitalaren espekulazio-mugimenduei zergak jarri behar zaizkie.
Nolanahi ere, EAEko eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduak mobilizazioekin jarraituko dugu, modu autonomoan edo beste sektore edo mugimendu sozialekin elkarlanean, gehiengo sozialarekin komunak diren aldarrikapenak lortu arte.
Euskal Herria, ekainak 25
Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen Mugimendua
