Honako hauei: HONAKO TALDE PARLAMENTARIOEI: Navarra Sumari; Partido Socialista de Navarrari; Euskal Herria Bilduri; Geroa Bairi, Ahal Duguri; Izquierda-Ezkerrari. Pamplona-Iruñean, 2020ko ekainaren 29an

Amona Nafarroako Pentsiodunak, Oneka, Pentsionistak Martxan eta Sasoia erakundeok, alarma egoera luze honetan, gure kezka erakutsi dugu Covid-19ak adineko pertsonei eragiten dieten ondorioengatik, batez ere, gure erkidegoko adinekoen egoitzetan izan dituen ondorioengatik.
Aldez aurretik pandemiarekiko bereziki sentikorra zen sektore batean oihartzun horri buruz argitaratzen ziren albisteen harira, apirilaren 26an, idatzi bat bidali genien Nafarroako Gobernuko presidenteari eta Gizarte Eskubideetako eta Osasuneko sailburuei, posta elektronikoz, eta bilera bat eskatu zitzaien Covid-19k egoitzetan eta mendekotasunaren arretarako zerbitzuetan (etxeko laguntza barne) dituen ondorioak bertatik bertara ezagutzeko. Oraindik ez diote erantzunik eman gure eskaerari.
Horregatik, egoitza publiko eta pribatuetan gertatutakoari buruzko datu guztiak ezagutzera eman daitezela eskatzen ari gara oraindik; zergatik utzi zaie adineko pertsona askori hiltzen, osasun-zentroetan, ospitaleratu gabe, gainerako biztanleekin egin ez dena? Ulergaitza egiten zaigu, administrazioak behin eta berriz errepikatu duenean adinekoek arrisku-kolektiboa, eta abar, osatzen dutela.

Horrela, eskatzen dugu: neurri argiak har daitezela; Nafarroako Gobernuak bere gain har dezala pertsona guztiei bizitza eta heriotza duinak bermatzeko erantzukizuna, eta, honen harira, biztanleriaren gehiengoa den gizarte-sektorea izateko bidean gauden adinekoenak. Beraz, esan dezakegu adinekoak garela gizartearen etorkizuna.

Eta gaur egun, Alarma-egoerari amaiera eman zaion honetan, uko egiten diogu aipatzen den “Normaltasun Berriak” herritarrei osasun-babeserako neurriak eskatzera mugatu behar izateari. Neurri horiek, beharrezkoak izan arren, ezkutatzen dute botere publikoek, kasu honetan Nafarroako erakundeek, uko egin diotela gizarte-politika berriak garatzeari, aberastasuna birbanatzean oinarritua, non sostengatuko den ondasun handien eta enpresako irabazien ekarpen handiagoan, hori delako milaka pertsonen bazterketa-egoerarekin amaitzeko eta biztanleria osoaren eskubide sozialak bermatzeko era bakarra.
Badakigu gai hori ezin dela laburbildu lerro gutxi batzuetan, eta horregatik eskatu genion, bere garaian, gurekin bildu zedin Nafarroako Gobernuari. Gaur, haien isiltasuna dela-eta, Nafarroako Parlamentuko talde politikoengana jo dugu, Normaltasun Berriak pertsonak eta haien eskubideak beren politiken erdigunean izan ditzaten, ekarpenak egiteko daukagun asmoa adieraziz. Horretarako, eta Covid-19-arekin izandako esperientziak kontuan har daitezen, 209/1991 Foru Dekretua ordeztuko duen Foru Dekretu Proiektuari ekarpenak egiteko epea luza dadila eskatzen dugu.
Zure erantzunaren zain,
Adeitasunez agurtzen dira:
Amona Oneka Pentsionistak M. Sasoia
Jesús Denia Ana Sarobe Benito Uterga Iosu Pérez
