IKUSEZIN BIHURTU NAHI GAITUZTE, BAINA EZIN DUTE LORTU

8.900.000 pentsiodun, erdia emakumeak eta beste erdia gizonak, estatuko biztanleriaren % 22,92.

Non daude ordezkatuta pentsiodunak? Pentsa genezake Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko (EGK) 61 kideen artean – irizpenak eman eta azterlanak eta txostenak egiten dituzte, besteak beste, Gizarte Gaiekin, Ingurumenarekin, Osasunarekin eta Kontsumoarekin zerikusia duten lege-aurreproiektuetan – Ordezkariren bat egon daitekeela adineko-pentsiodunen sektorean; bai zera, hor sindikatuak, enpresaburuak, nekazaritza-sektorea, itsas- eta arrantza-sektorea, gizarte-ekonomia, kontsumitzaileak eta bestelakoak sartzen dira, baina  pentsiodunik ez.

Euskal EGKen  ere (hogeita hamabi kidek osatzen dute) ez dugu pentsiodunen eta adinekoen ordezkaririk aurkituko.

Gogoratzen duzue, 2013ko pentsioen erreforma egin zenean, %0,25eko egoeraren hura. Bada, proposamen hura egin zuten 12 “jakintsuren” aretean gehienak bankaren sektorearekin eta aseguru-konpainiekin lotutakoak.  Pentsiodunen ordezkaririk bat bera ere ez .

Gaur egungo erreforma Toledoko Itunaren Batzordearen gomendioetatik abiatuta egiten ari da. Batzorde hori Kongresuan ordezkaritza duten talde parlamentarioek osatzen dute, eta horri ezin zaio eragozpenik jarri, baina bai eskatutako adituen agerraldiei; izan ere, berriz ere, Gizarte Elkarrizketaren Mahaian pentsiodunen parte-hartzea sindikatuetako erakundeetara mugatu da, eta sindikatu horiek, oraingoz, ez dira  kalean ikusi, nahiz eta beren militantziaren zati ona bai.

Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora igarotzen bagara, non Lehendakariak gogorarazten digun pentsioen eta soldaten esparrua arautzeko eskumenak Espainiako Gobernuarenak bakarrik direla, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluari buruz hitz egin badezakegu, Gizarte Zerbitzuen arloko lege-aurreproiektuetan nahitaezko eta aurretiazko txostena emateko gaitasuna duena, eta hemen bai, Osoko Bilkurako kidea da, Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen eta Erretiratuen Probintzia Elkarteen Lurralde Federazioaren (EUSKO FEDERPEN), ordezkari batekin. Nork daki zer den FEDERPEN, nola eratu zen, non dagoen egoitza, nola integratzen den bertan, zer jarduera egiten duen, zer elkarte edo erakunde dauden federatuta bertan. Eta kontseilu hori ordezkatzen duen eta aipatutako kontseiluan euskal erretiratu guztiak ordezkatzen gaituela, 2006az geroztik? Zer dakigu beraz? Ez berari ez bere Lurralde Federazioari ez zaio ezer askorik entzun 2018. urteaz geroztik, hau da, Pentsio Publiko duinen etorkizuna eta Euskadiko 564.671 kotizaziopeko pentsioen orainaldia jokoan ditugula.

Eta orain Araban kokatzen bagara, 78.948 pentsio kontributibo, beste behin ere ikusten dugu Euskadiko Adinekoen Euskal Kontseiluan dugun ordezkaritza Lau Dorreetako egungo presidentearen esku dagoela, lehen bere aurrekoari egokitu zitzaion bezala, bera baita pentsiodunen, alargunen eta erretiratuen elkarterik garrantzitsuena, berak dioen bezala. Hala ere, galdetzen badugu bere elkarteak  zer esan duen pentsioen egungo erreformari buruz, pandemiak iraun bitartean adinekoen egoitzek bizi duten egoerari buruz, egoiliarren senideekin bildu den aldiaz, lan-hitzarmen baten bila bi urtez borrokan aritu diren egoitza pribatuetako langileei laguntza eman dien aldiaz, San Martingo EAZ (Etengabeko Arreta Zentroa) ren itxieraren aurrean edo San Prudentzio Egoitzaren egoeraren aurrean zer jarrera hartu zuen? Entzungo al diogu zarbait? IKUSEZIN BIHURTZEKO BESTE MODU BAT.

Baina ez ahaztu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak kalean jarraituko duela, duela 3 urte eta erdi bezala, eta gogoratu Maiatzaren 29tik aurrera aldarria Estatu osoan zabalduta dela, Udazkenean izaten jarraituko duen bezala.

PENTSIONISTAK AURRERA

BATAK ALA BESTEAK GOBERNATU GUK PENTSIOAK DEFENDATU

Pentsionistak Araba. Gasteiz 2021-06-21

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *