KARTA SOZIALA: ALDARRIKAPEN TAULA

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren arrakastak argi erakutsi zuen, alde batetik, prekaritateari eta desberdintasunei heldu behar zaiela hauek eragiten dituzten politikak errotik aldatuz eta bestetik zenbateko indarra eta potentziala duten hainbat arlotako mugimenduek (sozialak, sindikalak, feministak, pentsiodunenak, LGTBIQ+enak, antiarrazistak, ekologistak…) lan, pentsio eta bizitza duinen aldeko borrokan, are gehiago elkartzen garenean.
Bizitzak erdigunean kokatu nahi ditugula aldarrikatu dugu ozen behin eta berriro, eta Covid-19ak sorturiko egoerak ikusgarrigo besterik ez du egin Euskal Herriko Karta Soziala osatzen dugun eragileok etengabe salatu dugun krisi sistemikoa eta beharrezko eraldaketa soziala.
Horregatik, orain, inoiz baino indar handiagoz patronalak eta euskal erakundeak interpelatzeko momentua da behar dugun eraldaketa sozialerantz beharrezkoak diren urratsak eman ditzaten eta kapitala eta bizitzaren arteko gatazkan krisialdi honetatik zaintzak eta bizitza duinak erdigunean jarriz atera gaitezen. Zentzu honetan aldarrikapen zehatz hauen alde mobilizatzera dei egiten dugu:
Eredu ekonomikoa: burujabetza ekonomiko eta sozialerako ekonomia lurraldetuaren garapena, bizitza erdigunean jartzeko
- Ekonomia demokratizatu, kontrol publiko eta soziala bermatuz. Baliabide estrategikoen jabetza publikoa: lurra, ura, energia, telekomunikazioak, finantzak…
- Ekoizpen eta kontsumo ereduaren aldaketa, bizitza eta planeta sostengarria izateko.
- Enpresa eredu demokratiko eta lurraldetuen sustapena egin, langileen jabetza eta erabakimena bermatuko duten enpresen sorrera hobetsiz, enpresa eredu indibidual eta kapitalistaren aurrean.
- Euskal Herriko aztarna ekologikoa murriztu. Egitasmo txikitzaileak gelditu.
- Euskal Herriaren burujabetza ekonomikoa. Burukabetzak sustatu, euskal esparruko burujabetza materialerako saretzeen bitartez: Elikadura, energia, teknologia, zaintza, informazio, lan burujabetza estrategiak garatuz. Euskal esparru sozioekonomikoa. Ekonomiaren relokalizazioa. Bidezko harreman ekonomikoak gainontzeko herrialdeekin
Politika ekonomikoak: austeritate politikak bertan behera uztea.
- Ezarritako aurrekontu markoarekin apurtzea (defizit muga, zor publikoa edo gastu muga) eta Konstituzioaren 135. Artikulua eta aurrekontu eta finantza egonkortasunerako legeak bertan behera uztea.
- Zerga-politikak aldatzea krisi hau errenta altuek, enpresek eta kapitalak ordain ditzaten.
- Zerga iruzurrarekin amaitzeko neurriak.
- Azken hamarkadetan errenta altu, empresa eta kapitalarentzat onarturiko zerga beherapenetan atzera egitea.
- Aurrekontu sozialak, feministak eta ekologistak.
Lan harremanetarako eta babes-sozialerako esparru propioa
Lan esparruan:
- Zapatero eta Rajoyren Lan erreformak bertan behera uztea
- Herrialdeko hitzarmenen aplikazioa lehenestea estatu mailako hitzarmenen gainetik.
- Beheko esparruko hitzarmen batek goragoko esparruko beste baten baldintzak okertzeko aukerarik ez izatea.
- Lan-eskubideetan egindako murrizketak atzera botatzea.
- Enpregua: lanpostuen defensa eta bermea. Prekaritateari aurre eginez.
- Kaleratzerik ez!
- Lanetik bizirik itzultzeko eskubidea. Lan ikuskaritzako plantilak handitzea eta lan-istripuen eta laneko gaixotasunen aurkako ekintza plan zorrotz bat ezartzea.
- Indarkeriarik gabeko lan munduaren alde.
- Gehinezko 35 orduko lan astea eta gutxienez 20 ordukoak.
- Bereziki emakumeei ezartzen zaizkien lanaldi partzial inposatuak ezabatzea. Langileek jardunaldi osokoa kontratuak izatea, borondatez kontrakoa eskatzen ez badute behintzat.
- 1200 euroko gutxieneko soldatak.
- Genero soldata arrakalarekin amaitzeko neurriak.
- Enplegu egonkorra sustatu eta kontratazioan ematen den iruzurra zigortzea.
- Azpikontratatutako enpleguan subrogaziorako eskubidea bermatzea.
- Kontratazioan sexuren, jatorriaren, ideologiaren, sexu-identitatearen, aniztasun funtzionalaren edo ekonomia-jardueraren araberako diskriminaziorik egingo ez dela bermatzea.
- Kontratazioan prekarizazio formula oro kentzea (etxeko langileen erregimen berezia, autónomo faltsuak, uberizazioa…)
- Administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa.
- Lan baldintza duinak langile guztiontzako.
- Bizitzen sostengagarritasunerako funtsezko zerbitzu duinak bermatu
- Zaintza lanen (zahar egoitza, eguneko zentro, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egoitza-elkate, adin-txikikoen bizileku eta etxez etxeko zerbitzuak), osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuen (garbiketako, hezkuntzako monitoreak, jantokietako langile-hezitzaileak…) eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetatako lan baldintzak langile publikoaren lan baldintzekin parekatzea.
- Bizitza sostengatzen duten sektoreetan lanpostu gehiago lan baldintza duinekin: osasungintza, hezkuntza, zaintza lanak, garbikuntza, elikagaien ekoizpena eta komertzioa…
- Etxeko langileen lan baldintzak sistema publikoan ezarri behar direnekin parekatzea. Gutxieneko bat da Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean kokatzea eta Langileen Estatutoan eta lan osasun arautegia beste langile guztiei bezala aplikatzea. Langileak zaindu zein babesteko neurrien eta abusu-kasuetan salatzeko mekanismoen zabalkunde instituzionala izatea.
- Zerbitzu publikoak garatu
- Osasuna, hezkuntza, menpekotasunako… zerbitzu publikoak, kalitatezkoak, unibertsalak eta doakoak.
- 0-3 urtekoentzako haur eskolak publikoak eta doakoak.
- Hezkuntza publikoa ardatz izango duen euskal hezkuntza sistema propio eta inklusibo baten garapenean urratsak eman.
- Azken urteetako murrizketak atzera bota.
- Pribatizaziorik ez.
- Kalitatezko zerbitzu publikoak garatzeko baliabide material eta langile kopuru nahikoa bideratu (BPGren portzentaiei erreferentzia egin dateke).
- Enplegu kontsolidazioa.
- Negoziazo kolektiboko eskubidea errespetatzea.
- Zaintza lanak
- Zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa eta duina garatu.
- Etxeetan egiten diren zaintza lanen berrantolaketa eta erantzukidetasuna.
- Menpekotasun egoeran zainduak izateko eskubidea bermatu.
Pentsio duinak:
- Pentsioak eskubide subjetiboak izatea.
- 2011 eta 2013ko erreformetan onetsitako pentsio-murrizketak indargabetzea.
- 1080 euroko gutxieneko pentsioa.
- Pentsio sistemaren finantziazioa bermatzea kotizazio sozialen eta zergen bidez.
- Lanaldi partzialeko kontratuetan kotizazioak zenbatzerakoan zigorrik ez aplikatzea. Lan egindako egun bakoitzeko kotizatutako egun bat aplikatzea atzeraeraginkortasunarekin (epealdi guztian).
- Pentsio arrakalarekin amaitzea.
Eskubide sozialak: pertsonen eskubideak kapitalaren gainetik
- Menpekotasun egoeran dauden pertsona guztiei lagutza zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa legez bermatzea. Guraso bakarreko familiei, dependentzia-egoeran dauden pertsonei eta bakarrik eta baliabiderik gabe dauden adinekoei dagokienez laguntza zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoa legez bermatzea eta dispositibo espezifikoak aktibatzea, esaterako, etxez etxeko zaintza publikoa lanpostuetara joan beharrean egonik familia-sare eskuragarririk ez dutenentzat.
- Pertsona guztiei bizitza duin bat bermatuko dien prestazio sozialak brmatzea: SMIaren parekoa izango den gutxieneko diru-sarrera bermatua, prestazio sozialen hobekuntza garrantzitsu bat (RGI, RG, AES) edota 1080 euroko gutxieneko pentsioak.
- Pertsona guztiei etxebizitza (ILParen ildotik), elikadura osasuntsua, ura eta energiarako sarbide eskubideak bermatzea. Horretarako arrazoi ekonomikoengatik egiten ez diren ordainketengatik hornidura mozketak eta etxegabetzeak debekatzea. Parke publikoa garatzeaz gain, etxebizitzen prezioak (alokairuak batik bat) mugatzea.
- Atzerritartasun Legerik ez. CIEetan dauden pertsona guztien askatasuna. Pertsona guztientzat errolda bermatzea (errolda sozialaren bitartez behar izatekotan).
- Indarkeria matxista egoerei aurre egiteko baliabide publiko integral eta eraginkorrak; emakumeon* behar material, psikologiko eta juridikoak bermatzeko: etxebizitza, dirusarrerak, genero ikuspegia duten abokatu edo psikologoak…
- Indarkeria-kasuen artatzeko harrera-zentroetako plaza kopurua hazi eta harrera-zentro horiek baliabideez hornitu bertako langile eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
- Askatasun sozial eta politikoak: emakume eta kolektibo zaurgarrienekiko (migranteak, LGTBIQ+…) jarrera oladarkorrei eta biolentziari aurre egiteko neurriak; mozal legea, deportazio beroak, dispertsioa… bertan beher utzi; mobilizazio sozial eta sindikala ez jazarri; herritarren trantsitoa bermatu.
- Hizkuntza eskubideen bermea. Euskaraz lan egin eta zerbitzua bermatzeko eskubidea bermatzea. Lehentasunez, osasungintza eta zerbitzu publiko zein pribatuetan. Era berean, herritar orok bere hizkuntzan artatua izateko eskubidea bermatzeko baliabideak jartzea.
