Kontzentrazioa Boulevarden egoitzetako bizi-baldintza duinen alde

Senideak elkarteak salaketa jarri zuen, eta 243 eguneko iraupena duen lan-gatazka konpontzeko eskatu zuen. Bertan, ordaindu gabeko kuotak erreklamatu ziren, Maite Peña diputatuak martxoan adierazi zuenez, hilabete berean ordainduko zirenak. Arartekoari bidali zioten idazkia ere irakurri zen, eta fiskaltzari egin zitzaion idazkia irakurri zen.

LAN-GATAZKAREN KONPONBIDEA
Berriro ere hemen gaude, adinekoentzako egoitzn gatazkari berehalako konponbide eraginkorra eskatzeko. Urtebete baino gehiago daramagu lan honetan. 243 egun dira jada greban, eta gatazkak bere horretan jarraitzen du.
2012az geroztik e dagu hitzarmen kolektiborik, eta negoziazio mahaia beste behin hautsi da, patronalaren azken proposamenaren ondorioz sindikatuak altxatu egin baitziren.
Elkarte gisa, Aldundiak esku har dezala eta inplikatutako alde guztiak mahai baten inguruan eser ditzala eskatzen dugu. Behingoz konponbide adostua eta eraginkorra lortzeko. Ez dugu ahaztu behar, gatazka honen ondorioak gehien pairatzen dituztenak egoiliarrak direla.
ITZULI GABEKO KUOTAK

Bestalde, salatu nahi dugu kuotak ez direla itzuli, nahiz eta 2019ko abendua Aldundiak enpresekin adostu zuen familiak eta egoiliarrak konpentsatzea greba-garaian eman ez diren zerbitzuengatik. 2020ko martxoan Maite Peña diputatuak Batzar Nagusietan adierazi zuen kuotak hilabete horretan bertan ordainduko zirela, eta gaur egun oraindik zain gaude.
ARARTEKOAREN IDAZKIA
Irakurri nahi genuke Elkarteak Arartekoari, helarazi zion azken idazkia, gure eskariak publiko eta garden egiteko.
Fiskaltzaren idazkia era berean, edonoren eskura jarri nahi dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiari bidali diogun idazki hau. Horrela, lekuko izan nahi duen edonoren aurrean gure eskariak berresten ditugu.

