Manifestazio garrantzitsua Iruñean, 1080 €-ko gutxieneko pentsioaren alde

Atzo, larunbata, Iruñean, manifestazio garrantzitsu bat egin zen, gutxieneko 1080 €-ko pentsioaren aldeko kanpainari babesa emateko.

Ahora 1080€ Orain plataformak antolatutako eta hainbat kolektibok babestutako ekimen honek eskaera hori berehala gauzatu nahi du.

1080 €-ko gutxieneko pentsioa eskatzea ez da gauza berria, pentsiodunek 5 urte baino gehiago baitaramatzate Euskal Herriko plazetan protestan. Eskari hori Europako Gutun Sozialean oinarritzen da, eta ezartzen du gutxieneko soldataren % 90ak izan behar duela gutxieneko pentsioaren muga. Egindako kalkuluan, gutxieneko soldata 1200 €-koa da, hau da, 1080 €-ko gutxieneko pentsioa.

Mobilizazioen urte hauetan zehar, gizartea kontzientziatzeko kanpainak egin dira, eta, horren ondorioz, 1080 €kopurua asko aintzatetsi eta babestu da. Aldarrikapen kartelak ikus daitezke denda eta tabernetan, kausa honen babesa erakutsiz.

“Gizarte Ekimenetik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa dela eta, salatu nahi dugu ezinezkoa dela bizitza duina ziurtatzea Gizarte Segurantzak ematen dituen 743 euroko pentsioarekin. Nafarroako bizitzaren garestitasunak diru-sarrera handiagoak eskatzen ditu bizitza duina ziurtatzeko ” ezatendigute.

Borrokak aurrera jarraitzen du, eta hurrengo mobilizazioa ostegunean, hilak 16, izango da Gasteizen. Eusko Jaurlaritzak gutxieneko pentsioak (1080 €) 2024ko aurrekontuekin osatzeko konpromisoa hartuko duela espero da.

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude