MPEH-EHPMK HAINBAT EKIMEN DITU 2022KO LEHEN SEIHILEKO HONETAN

MPEH-EHPMk Eusko Legebiltzarreko talde parlamentario guztiekin bilerak egin ditu. Asmoa zera da: euskal pentsioen 1080rako OSAGARRIARI BURUZKO PONENTZIA sustatzeko. Lehenengo txanda amaitu dugu, eta maiatzean bigarren bat egingo dugu talde horietako bakoitzarekin.

Gure aldarrikapenari indarra emateko eta Eusko Jaurlaritzak pentsioak 1080raino osatzeko, Gobernu Zentralak gutxieneko pentsioak kopuru horretara igotzen ez dituen bitartean. Datorren MAIATZAREN 12an OSTEGUNEAN Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kontzentrazioetako pentsiokideak Gasteizera etorriko dira. Hemendik (Plaza Berritik) manifestazioan joango gara Eusko Legebiltzarrera. Bertan, hiru probintzietako batzorde batek PONENTZIA hori eskatzeko egingo dugun dokumentua entregatuko du.

Hori ez da ekimen bakarra. Estatuko gainerako Herri eta Erkidegoetako Plataformekin Koordinatuta, Enplegu Planak Sustatzeko lege berriaren jarraipena egiten ari gara, eta elkarrekin salatzen ari gara Pentsioen Sistema Publikoa desegin eta ahultzeko ahalegin hori. Lege-proiektu hori Kongresuan sartu bezain laster,  plataforma guztien ordezkaritza bat joango da Kongresuaren aurrean.

SINADURA BILKETA Estatu mailan elkarrekin egiten ari garen beste ekimenetako bat da, eta ekainaren erdi edo amaierarako denak batu eta Madrilen emango ditugu Kongresuan. Ekimen horren arrazoia da oraindik ez dugula bermatuta pentsioen erosteko ahalmena benetako KPIarekin. Gasteizen bakarrik 1.200 sinaduratik gora ditugu jadanik.

BANKUEN JARDUERA OKERREN AURKAKO MOZIOAK dira MPEH-EHPMren beste ekimen bat, goraldian dagoena. Urtarrilaren 28an hasi zen Gasteizko Osoko Bilkuran eta Hego Euskal Herri osoko 150 udaletan baino gehiagotan aurkeztea lortu dugu. 85etik gora izan dira dagoeneko, gehienak ponentziaren alde. Maiatzaren amaierarako guztien emaitza izango dugu, balorazioa egin eta argitaratu egingo dugu. Aurrekaririk gabeko banku-jardunbide okerren aurkako salaketa soziala egitea lortu dugu.

Azkenik, kirol-ekimen aldarrikatzailea dago. Ekainaren 13tik 25era bitartean EUSKAL HERRIKO 1. BIZIKLETA MARTXA PENSIONISTA egingo dugu. Lau herrialde eta Iparraldea zeharkatuko dituena. 13 ETAPA egingo ditugu, eta kontzentrazioa duten herri guztietatik igaroko ez bagara ere, horietako 60 ingurutik igaroko gara. Kontua da geratzen zaizkigun aldarrikapen garrantzitsuenetako hiruri 13 egunez eustea. Dagoeneko gizarte-erakunde eta eragileen laguntzak jaso ditugu, eta hori zabaltzen ari gara.

1080KO GUTXIENEKO PENTSIOA – 1080rako osagarria EAEn eta Nafarroan

ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATU: unibertsalak eta kalitatezkoak

ZAINTZEN-EREDU BERRIA. – Genero-arrakalarekin amaitu

Garrantzitsua da denok ahalegina egitea seihileko honetan. Erabakigarria izango da bai Madrilgo Kongresuak hartzen dituen erabakietan, eta baita Gasteizko eta  Iruñeako Legebiltzarrean hartzen direnetan.

Beraz, gure hurrengo hitzordua MAIATZAREN 12an izango da, 11: 00etan, plazan: Aguraingo, Amurrioko, Laudioko eta BIZKAIKO eta GIPUZKOAKO gure lankideak autobusetan etorriko dira.

Pentsionistak Araba

Vitoria Gasteiz a 2022ko maiatzaren 2a

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *