MPEHren komunikatua hauteskundeen aurrean (23-J) eta manifestazioen deialdia, EHko hiriburuetan

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren aurrean, kalera atera eta pentsio publiko duinak defendatzea eskatzen diegu alderdi politikoei
Datorren uztailaren 23an amaituko da EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizatzeko gaitasuna erakutsi duen legealdia. Pentsioen % 0,25eko igoera miserablea aplikatu izan balitz gure pentsioen erosteko ahalmena %20 murriztuko zukeen, edo pentsioak nabarmen murriztuko zituen Jasangarritasun Faktorea jasotzen zituen 2013ko PPren erreforma legez indargabetzea lortu dugu.
Halaber, 2011ko (oraingo honetan, PSOErena) erreformaren alderdi atzerakoiak indargabetzeko borroka egin dugu, baina erreforma horrek, funtsean: erretiro adinaren atzerapena, pentsioaren kalkuluan denboraldia luzatzea, eta abar, indarrean jarraitzen du, eta pentsio publikoak murrizten ditu.
Legegintzaldi honetan, alderdi politiko batzuek gure aldarrikapenak babestu dituzten arren, ez dira behar bezala islatu onartutako erreformetan.
Azken lau urteotan, pentsiodunok erosteko ahalmena galdu dugu, eta gure bizi baldintzek, egunez egun ikusten dugun bezala, okerrera egin dute; pentsioen erosteko ahalmena berreskuratzeko konpentsazio-ordainsaria desagertu egin da; gutxieneko pentsioak miserableak dira oraindik, eta 1080 eurora ere ez dira iristen; genero-arrakala betikotu egiten da, eta alarguntza-pentsioan ez dago hobekuntza nabarmenik %100era ez bada iristen; erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileek milaka pentsiodun zigortzen jarraitzen dute; horiek premiazkoak bezain beharrezkoak diren aldarrikapenak dira, eta ez dira oraindik aintzat hartu.

Horregatik, publikoki exijitzen diegu hilaren 23ko hauteskundeetara aurkezten diren alderdiei euren programetan sar ditzatela kalean mobilizatzen bost urte baino gehiago daramatzagun aldarrikapenak. Konpromiso argia eta publikoa eskatzen diegu.
Hilaren 23an, pentsiodunentzat ere mobilizazio-eguna izango da, boto bidez pentsioak murriztearen alde egiten dutenek berriro egin dezaten galarazteko, eta gure aldarrikapenak behingoz egia bihur daitezen eskatzeko.
Hala eskatuko dugu lau hiriburuetan antolatu ditugun manifestazioetan:
Iruña: 3an, astelehenean (Udaletxeko Plazan 12:00tan) Donostia: 15ean, larunbatean (Alderdi Ederren 12:00tan) Gasteiz: 15ean, larunbatean (Artiumen 12:00tan)
Bilbo: 17an, astelehenean (Plaza Eliptikoan 12:00tan)
Euskal Herria, 2023ko ekainaren 30a
