MURRIZKETAK OSO SAKONAK DIRA ETA BI ZATITAN EGINGO DIRA

Pentsioen sistema publikoaren erreforma hain sakona da, zein 2 zatitan egingo diren: lehenengoa, erretirorako sarbidea murriztu eta gogortuz; bigarrena, Banaketako Pentsioen Sistema Publikoaren zati bat pribatizatuz eta banku pribatura pasatuz.

Pentsioen erreformaren lehen blokeari tramitazio parlamentarioa baino ez zaio geratzen. Murrizketen paketeak aldaketa batzuk izan ditzake oraindik. Lehenengo pakete horretan, ez dute kontuan hartzen 1080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarrikapena; alarguntasun-pentsioa, % 100, ahaztu egiten dute; eta Gutxieneko Pentsioa oraindik ere urrun dago batez besteko soldataren % 60tik, Europako Gutun Sozialak agintzen duen bezala. Gainera, koefiziente murriztaileen eta erretiro-adinaren igoerek pentsioak murriztea eta gazteak lan-munduan sartzeko oztopo izatea dakarte. Kotizazio karrera luzeek ere danbateko handia jaso dute.

Orain abiatuko da 2013ko iraunkortasun-faktorea ordeztu nahi duen belaunaldien arteko ekitate-mekanismoaren proposamena; izan ere, horrek etorkizuneko pentsiodunen prestazioak nabarmen jaistea zekarren, eta Bruselari agindu zaio Berreskuratze eta erresilientzia Planaren barruan. Negoziaketa konplexua izango da, mahaiko sindikatuek Escrivá ministroaren kontrako abiapuntuak dituztela adierazi dute, eta Gobernuak azaroaren 15erako amaitu nahi du.

Baina beldur gara ez ote den izen aldaketa baino izango. Escrivák adierazi zuenez, mekanismo berriak 2013ko iraunkortasun-faktorearen gastu murrizketa bera bilatuko du pentsioetan. Murrizketa horrek “pentsioa murriztea edo pertsona horiek erretiroa beranduago hartu behar izatea” ekarriko lukeela esan du. Gero “gogoetak” zirela esan zuen. Egia esan, “Benetako murrizketak” dira.

Toledoko Itunak pentsio-sistemaren iraunkortasunari buruzko bere bertsioa indartu nahi du, baby boom-aren sorreraren erretiroaren ondorioz hainbat urtez egongo den gastua handitzeari begira, zati bat murriztuz eta beste zati bat soldatapekoen bizkarrera pasatuz egin dadin. Pentsiodunok behin eta berriz gogoratu dugu ‘baby boomer’ -ak oso kohorte ugariak izan direla langile gisa, baina baita sistema publikoaren zergadun gisa ere. Halaber, kotizazio-tasak eguneratzea, gehieneko oinarriak kentzea, gastu ez-propioak egitea, iruzurra jazartzea eta BABY boom fenomenoagatik gerta daitezkeen defizitak onartzea ere azpimarratu dugu.

2018an sortu zen mugimendu pentsiodun honek bota du atzera PPren 2013ko iraunkortasun-faktorea. Pentsiodunen erakundeak inoiz baino elkartuago gaude gaur egun, eta mobilizazioak egingo dira, Estatuko Herri ezberdinetaan. Asteroko mobilizazioez gain, Estatu mailako mobilizazioak deitu ditugu urriaren 1ean adineko pertsonen egunean, urriaren 2an eta 16an manifestazioak Madrilen, eta mobilizazio orokorra Estatuko herri eta erkidego guztietan, azaroaren 13an.

BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

 Pentsionistak Araba

2021eko Urriaren 4a

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *