Nafarroan, 1080€ gutxieneko pentsioari buruzko akordioak bidea irekitzen du

Horrela adierazi du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak EHBidu talde parlamentarioaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko akordioa.

MPEHren jakinarazpen osoa:

    Gure mobilizazioetatik 6 urte bete direnean, gure aldarrikapen garrantzitsuenetako bat, hau da, EAEko eta Nafarroako gobernuek 1080ko gutxieneko pentsioa (15.120 euro urtean)  osatzeak badu bidea.

     Nafarroako Gobernuaren eta EH Bildu Legebiltzar Taldearen arteko akordioen barruan dago, eta Euskal Herriko hainbat udaletan aurkezten ari garen mozioen aldeko harrera ere zabala izaten ari da, Gipuzkoako Batzar Nagusiarena barne.

     Nafarroako akordioa, haren aplikazioaren zain, aurrerapausoa iruditzen zaigu; gure aldarrikapena Nafarroako Gobernuaren lan-agendan sartu da, eta horren helburua da PFEZaren kenkari bidez osagarri hori 2025ean gauzatzeko beharrezkoak diren arau-aldaketak aztertzea.

     Beste behin ere, frogatuta geratu da borrokarekin helburuak lor daitezkeela. Hori posible izan da MPEHetik Nafarroan zein EAEn duela sei urtetik bultzatzen ari garen mobilizazioei esker.

     Sentitzen dugu Nafarroan ildo horretan urrats esanguratsuak ematen diren bitartean, EAEn gobernuak ez dituelako aintzat hartu EH BILDUk eta Elkarrekin Podemosek gutxieneko pentsioak 1080 eurotan osatzeko aurkeztutako zuzenketak. Nafarroan ahal bada, zergatik ez EAEn?

     Lortzen ari garen aurrerapausoek mobilizazioak areagotzeko argudioez betetzen gaituzte. Ziur gaude borroka hau irabazi egingo dugula.

     Urgentziaz eskatzen dugu gutxieneko pentsioak 1080 eurotan osatzea, bai EAEn, bai Nafarroan. Pentsiodunen bizi-baldintzaren okertzeak ezin du egun bat gehiago ere itxaron.

Hego Euskal Herria 2024ko urtarrilaren 29a

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude