“Nagusien ahotsa: OLERKIPENTSIOTAN, Duintasuna eta Sormena aldarrikatzen dituen Poesia Lehiaketa”

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) OLERKIPENTSIOTAN poesia lehiaketa abiarazi du, helduei ahotsa eman eta literatur sorkuntzaren bidez beren eskubideak aldarrikatzeko. Lehiaketa hau pentsiodun edo 60 urtetik gorako guztientzat zabalik dago, Euskal Herrian zein diasporan, eta olerkiak euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez aurkeztu ahal izango dira.
Pentsiodunen mugimenduaren borrokak ikusarazteko beharrari erantzuteko sortu da proposamena. Mugimendu horrek pentsio duinen eta pobrezia desagerraraztearen alde egiten du. Poesia sentimenduak, emozioak eta aldarrikapen sozialak adierazteko bidea izatea bilatzen da, borroka eta hitzen edertasuna uztartuz.
Parte hartzaileek 2025eko otsailaren 15era arte dute beren lanak bidaltzeko. Argitaratu gabeak izan behar dute eta gehienez 75 bertso izan behar dituzte. Saririk eskudirutan izango ez den arren, irabazleak Galdakon ospatuko den kultur jai batean aitortuko dira, 2025eko maiatzaren 8an.
Lehiaketa hau ez da bakarrik adinekoek hitz egiteko aukera bat, baizik eta baita gizarteari euren ahotsak entzuteko eta duintasuna aitortzeko gonbitea ere. Poesia, testuinguru horretan, esanahiz betetako arma bihurtzen da, errealitatea eraldatzeko eta etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko gai dena.
BERTSOPENTSIOTAN: OLERKI LEHIAKETA
1. PARTE-HARTZAILEAK
Euskal Herriko edo diasporako edozein pentsiodunek edo 60 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileek olerki bakarra aurkeztu ahal izango dute Euskal Herriko edozein hizkuntza ofizialetan (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez).
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
2.GAIA
Gaia pentsiodunen mugimenduak astelehenero egiten ditugun erreklamazioekin lotuta egongo da, ikuspegi zabal batetik.
3. LANEN EZAUGARRIAKPoemek argitaragabeak izan behar dute, euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez idatziak. Gehienez ere 75 bertso izango dituzte. Ahapaldi, neurri eta errimei dagokienez ez da araurik ezartzen.
4. BIDALTZEKO MODUAK
a. Posta arruntez
Gutun- azal handi batean sartuko da, eta bertan jatorrizko poemaren izenburua eta izengoitia zehaztuko dira. Horrekin batera, gutun-azal txikiago bat atxikiko da egilearen datuekin (izen- abizenak, herria, telefono zenbakia eta posta elektronikoa). Gutun-azal txikiaren kanpoaldean poemaren izenburua edo erabilitako izengoitia idatzita egon behar da. Helbidea:
Posta-kutxa 7014 (Santutxu) Bilbo(Bizkaia).
b. Posta elektronikoz
Mezu elektroniko bat bidaliko da helbide honetara: olerkipentsiotan@gmail.com. Ezaugarri hauek izan behar ditu:
• Gaian OLERKIPENTSIOTAN idatziko da
• Bi fitxategi erantsiko dira:
• Baten poemak joan behar du, izenburuarekin eta izengoiti batekin
(BENETAKO IZENA EZ DA ARTXIBO HORRETAN AGERTU BEHAR).
• Beste baten, olerkiaren egilearen datuak (izen-abizenak, herria, telefono zenbakia eta posta elektronikoa), olerkiaren izenburuarekin eta zengoitiarekin batera.
5. EPEA
2024ko azaroaren 15etik 2025eko otsailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira poemak edozein formatutan (posta arruntez edo elektronikoz).
6. EPAIMAHAIA
Epaimahaia poesiaren munduarekin zerikusia duten pertsonek osatuko dute, eta oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten lanak baloratuko ditu.
7. SARIAK
Lau olerki irabazle aukeratuko dira, gaia eta oinarri hauetan azaldutako gainerako alderdiak kontuan hartuta.
8.- BUKAERA JAIALDIA
Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak lehiaketaren bukaeran antolatuko duen jaialdian jakinaraziko dira sariak. Berau, 2025ko maiatzaren 8an, ostegunez, Galdakoan (Bizkaia) ospatuko dugu eta bertan, besteak beste, parte hartzaile guztiei aitorpen berezia egingo zaizue eta aldi berean epaimahaiak saritutako olerkiak irakurtzeko aukera izanen dute.
2024ko azaroa
