NOIZ ARTE, MENDEKOTASUNARI MURRIZKETAK EGITEN

Araban, datu ofizialen arabera, 200 pertsona baino gehiago hil dira Covid 19 gatik.
Hori dela eta, gaur, martxoak 1, Arabako Mugimendu Pentsionistaren salaketa Aldundiarengana zuzendu da, kalitatezko egoitza publikoak eskatzeko
Duela urtebete, astelehen hartako orriak, gaurko orriari jarritako tutulu bera zeraman. Mendekotasuna duten pertsonei ematen zaien arretak, murrizketa handiak jasan ditu duela 10 urte baino gehiagotik; aldi horretan, Artolazabal andreak, Olabarrieta andreak eta Sola jaunak ez dituzte beren promesak bete. Erantzunik eza horrek gizarte osoa kezkatzen du, eta bereziki “pentsiodunen mugimendua”, errealitate hori zuzenean bizi eta ezagutzen dugun pertsonak garen aldetik.

Austeritate politikek zerbitzu publiko guztien kalitatea hondatu dute, egoitzetan, eguneko zentroetan eta etxeko arretan. Egoitzetako plaza publikoak zeharo eskasak dira, itxaron-zerrendak etsigarriak dira, profesionalek ez dute baliabide gero eta mugatuagoak eta burokratizatuagoak kudeatzeko modu egokirik.
Mendekotasunari arreta duina emateko premien aurrean, negozio oparoa dago, gizarte-premiak merkaturatzen dituena eta erakundeek bultzatzen dutena, adinekoei arreta soziosanitario publiko duina bermatu beharko lieketelako. Irabazi handiko negozioa da, eta sektoreko langileen esplotazioari, egoiliarrei arreta txarra eskaintzeari eta diru-kutxa publikoei espoliatzeari eusten die. Pandemiak bere gordintasun osoan erakutsi du langileek eta erabiltzaileen familiek salatu duten negozio hau. Sektore feminizatu baten aurrean gaude, PROBINTZIAKO HITZARMENIK GABE, lanaldi, ordutegi eta soldata desberdinekin.

Aldundiak eskumen osoa du egoitzetan eta azken 21 urteetan ez du plaza publiko bakar bat ere sortu. Urrutira joan gabe, San Prudentzio Egoitza Publikoan 75 plaza publiko berri sortuko zirela agindu zen. Gaur egun, egun dauden plazak desagertu egingo direla da erabakia. Horrek San Prudentzioko Egoitza Publikoko langileak kezkatzen ditu. Egungo bizitegi-eredua baztertu egin behar da, haren ondorioak guztion begien bistan baitaude. Bizitegi-eredu pribatuak gune komunetan pilaketa eragiten du, eta kutsatzea errazten du. Era berean, isolamendua gaixotasuna, mina eta ondoeza eragiten ari da errefuxiatuen eta haien familien artean.
Gaur, pentsiodunok NEGOZIOAN OINARRITUTAKO BIZITEGI-EREDU HAU SALATZERA etorri gara hona. Ez da nahikoa Emilio Sola Aldundiko Gizarte Politiken arduradunaren irratiko eta prentsako elkarrizketetan hitz politak esatea, gertaerak eta erabakiak nahi ditugu: borrokan jarraituko dugu egoitzak zentro seguruak izan arte, erabiltzaileek alderdi guztietan behar duten arreta izan dezaten. Zaintzaileen lana duindu behar da, langileen ratioak eta lan-baldintzak hobetu behar dira, mendekotasuna artatzeko egungo eredua aldatu behar da eta pertsonei bizitza duina izateko eskubidea bermatuko dien zerbitzu soziosanitario publiko eta unibertsalen sarea eraiki behar da.

Txertoen etorrerarekin, estatistiketatik desagertu egiten dira adinekoen egoitzetan hildakoak. Horrek ez du ezkutatu behar pandemiak agerian utzi duena.
ETA, ARABAKO ERRESIDENTZIA PRIBATUKO LURRALDE HITZARMENA, NOIZ?
EZ EGIN NEGOZIORIK MENDEKOTASUNAREKIN
EGOITZA PUBLIKO GEHIAGO!!
Pentsionistak Araba
2021.ko martxoak 1
