Osasun-arrakalak emakumeen osasuna mugatzen du

Loli Pisón Ochoa de Eribe
Emakumeen Osasunerako Ekintzaren Nazioarteko Eguna 1987ko maiatzaren 28an ospatzen da, osasunerako eskubidea giza eskubidetzat berresteko, eta emakumeok eskubide hori eskuratu behar dugu inolako murrizketarik eta bazterketarik gabe, gure bizitza osoan zehar.
Zientziak gizonaren gorputza baino ez du aztertu, aplikatzen diren gaixotasunen edo tratamenduen bilakaerakemakumeongan eta gizonengan eragin bera duela uste duelako, ezberdinak izan daitezkeenean. Emakumeok gizonen eskubide berdinak dauzkagu, eta osasunerako eskubideak esan nahi du diagnostikatu eta tratatu egiten gaituztela, gure desberdintasunen arabera, eta arazo horiek emakumeongan bakarrak direnean.
Gaur egun, ikerketa medikoen %38k bakarrik hartzen dute bere baitan sexu-aldaera, eta askoz gutxiagok genero-aldaera. Era berean, fakultateetan gaixotasunak aztertzen jarraitzen da aldaera horiek kontuan hartu barik.
65 urtetik gorako emakumeak sartu behar dira gaixotasunei buruzko ikerketa medikoetan eta proba klinikoetan, eta datuak adinaren eta sexuaren arabera bereizi behar dira.

Osasun-krisiaren aurrean erantzuteko eta suspertzeko ekimenei buruz entzun behar zaie emakumeei. Biztanleriaren erdia hartu behar da kontuan, hain zuzen.
Emakumeon diru-sarrera txikiek ere gure osasuna baldintzatzen dute, bizitza duina bizitzeko ezinbestekoak diren gastuei euro gutxi batzuekin aurre egin behar diegulako.
Indarkeria matxista osasun publikoko arazotzat hartzen da, eta hala artatzen da lehen mailako arretan. Adineko emakumeok gara gaitz hori gutxien salatzen dugunok eta ondorioz, babes gutxien eskatzen dugunok.
Aurten 28 hilketa matxista izan dira Estatuan, feminizidio.net webgunearen arabera.
Zenbat ebidentzia gehiago eman behar ditugu ezberdintasuna, rolak eta genero-arauak emakumeon osasunerako kaltegarriak direla frogatzeko?

Patriarkatuak gure osasunarekin zerikusia duela esatea ez da batere gehiegizkoa.
Bien bitartean, harrituta geunden Eusko Jaurlaritzak, 2020rako aurrekontuaren 454 milioi euro ez gastatzeaz gain, urtearen amaieran 1.072 milioi euroko altxortegiko superabita ere bazeukala, osasun, pentsio eta gizarte-premien murrizketak lehengoratzeko erabili beharko zituzkeena.
Emakume pentsiodunok maiatzaren 29ko mobilizazioan parte hartuko dugu, gure osasun publikoaren alde, egungo eta etorkizuneko pentsioen alde eta pribatizazio guztien aurka.
Mila eta laurogei euroko Gutxieneko Pentsioa!
Mila eta berrehun euroko Gutxieneko Soldata!
Gutxieneko Pentsioa: 1.080 euro. Gutxieneko Soldata: 1.200 euro!
Emakume pentsionistok aurrera!!!
