OSASUN PUBLIKOA DEFENDATU BEHAR DUGU

OSAKIDETZA IRMO DEFENDATU BEHAR DUGU

LEHEN MAILAKO ARRETA da Euskal Osasun Sisteman sartzeko atea, eta haren funtsezko helburuen artean daude osasunaren prebentzioa eta sustapena, tratamendua, errehabilitazioa eta bizitzaren amaierako asistentzia. Horregatik, beharrezkoa da familiako medikuek eta lehen harretarako osasun-langileek, horiek baitira gure inguruabar pertsonalak eta familiarrak ondoen ezagutu ditzaketenak, tratu hurbilekoa eta presentziala izatea eta sustatzea, gizarte osoan eragin positiboa izango duena.

PENTSIODUNEN MUGIMENDUAK irmo babesten ditu OSAKIDETZAko langileak egiten ari diren edo garatzen ari diren mobilizazio guztiak, OSASUN PUBLIKOA, UNIBERTSALA, DOAKOA, KALITATEZKOA ETA HERRITAR GUZTIENTZAT IRISGARRIA defendatzeko.

Gaur egun, EAEko eskualde askotan protestak egiten ari dira (gehienak Tokiko Pentsiodunen Mugimenduak bultzatuta), dauden osasun-zerbitzuak eraisteari aurka egiteko: Lehen Mailako Arreta, Anbulatorioak, Larrialdiak, etab.
Horregatik, kezkatuta gaude OSAKIDETZAk aurreikuspen txikia egin duelako lehen mailako arretan behar diren osasun-langileak bermatzeko, geriatriako langileak barne, lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak dituztenak. Oso kezkagarria da, halaber, beharrezko zerbitzuak ixtea, hala nola SAN MARTINen ETENGABEKO ARRETAKO PUNTUA (EAG), Santiagoko larrialdi-zerbitzua edo zerbitzu-zorroa murriztea, bereziki emakumeei eragiten dietenak (zitologiak, menopausiako berrikuspenak, mamografiak, besteak beste).

Horregatik guztiagatik, PENTSIONISTAK ARABAk beharrezkotzat jotzen du osasun publikoko langile eta sindikatuon eta gizartearen zati handi baten aldarrikapenak babesten jarraitzea. Pandemiak agerian utzi dituen neurriak, zenbateraino diren beharrezkoak.

1.- Osasun publikoa indartzea eta inbertsioak handitzea, kalitatezko arreta, presentziala eta pertsonalizatua bermatzeko.

2.-  Osasun-zerbitzu publikoen pribatizazio-prozesua geldiaraztea eta iraultzea.

3.- Beharrezko osasun-profesionalak kontratatzea, eta kontratuen mugagabetasuna (lehen mailako arretako langileen egituraketa) eta lan-baldintza duinak bermatzea.

 ZERBITZU PUBLIKOAK DEFENDATUKO DITUGU

EZ EGIN NEGOZIORIK OSAKIDETZAREKIN

2023ko otsilaren 6a

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude