Osasuna, Hezkuntza eta adinekoen Zaintza ezin dira tratatu beste edozein enpresa bezala, beste edozein negozio bezala.

Loli Pisón Ochoa de Eribe – Pentsionistak Martxan eta Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua
Osasuna, Hezkuntza eta adinekoen Zaintza ezin dira tratatu beste edozein enpresa bezala, beste edozein negozio bezala.
Adinekoen egoitzetako negozioa irabazizko negozioa da sektore pribatuarentzat. Eta gobernazioko goi-kargudunentzako ate birakarien helmuga. Geriatriko pribatu horien onura kudeaketarena da, diru publikoz asko elikatzen dena, bide bikoitzetik: zentroetan plazak hitzartzea batetik, eta horien zeharkako kudeaketa bestetik, non Administrazioak egoitzaren titulartasunari eusten dion eta enpresa pribatua hura ustiatzeaz arduratzen den.

Covid delakoarekin, agerian geratu dira zentro pribatu eta publikoetan bizi diren pertsonek jasaten dituzten zailtasunak, pandemia baino lehen ere pairatzen zituztelako, adinekoen egoitzak beti izan baitira hermetikoak haientzat eta haien familientzat. Hil behar ez ziren milaka biktimekin.
Eustat Euskal Estatistika Erakundeak duela egun batzuk argitaratutako datuen arabera, Euskadin 65 urtetik gorako 112.531 pertsona bakardadean bizi dira, eta horietatik 84.400 emakumeak dira.
Pertsona horietako askok (berriz diogu, gehienak emakumeak) mendekotasun maila desberdinak dauzkate, baita 80 urte eta gehiago ere. Bakarrik dauden pertsona ahul guztiek Gizarte Zerbitzuen eta Etxeko Arreta Zerbitzuaren arreta izan beharko lukete, eta profesionalek aldizka bisitatu beharko lituzkete, beren benetako osasun-egoera ezagutzeko, erroldak eskuan dauzkatela.
Bizkaiko Etxez-etxeko Laguntza-Zerbitzuko langileek adierazi dutenez (1.500 zaintzailek osatzen dute), 10.000 erabiltzaile inguru artatzen dituzte. Kopuru horiekin, zentzuzkoa da kontuan hartzea beharrak handiagoak direla emandako arreta baino.

Zaintzaileen kalitatezko kontratuak handitzea behar dugu, lan-orduen murrizketak eta prekarietatea ezabatuz.
Adineko persona askorentzat, alde handia dago etxean bizitzen jarraitzearen eta egoitza batera joan beharraren artean.
Etxez-Etxeko Laguntza-Zerbitzua ere irabazizko negozioa da, udalek eta mankomunitateek enpresa pribatuei, faboritismo-enpresei, azpikontratatzen dietena.
Gizarte Zerbitzuak eta adinekoen egoitzak eskatzen ditugu, kalitatezkoak eta kudeaketa publikokoak % 100ean!

Espoliazio horren guztiaren erdian, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da larunbatean, urriaren 17an.
Sumindura handiagorako, jakin dugu, isilean eta aholkularitza-enpresa pribatu baten eskutik (beste ate birakari bat), Eusko Jaurlaritzak Europako Funtsen ia erdia (5.000 milioi diru publiko inguru) Iberdrolara, Petronorrera eta gehien interesatzen zaienera, Abiadura Handiko Trenaren obretara hain zuzen, bideratuko dituela. Azken honen ingurumen-inpaktu handiak eta Jaurlaritzako gobernukoen lagunank diren eraikitze-enpreseentzako onura izugarriak dauzkatenak.
Bitartean, Eusko Jaurlaritzak uko egiten dio Gutxieneko Pentsioak 1.080 eurora arte osatzeari.
1.200 euroko Gutxieneko Soldata eskatzen dugu.
Emakumeok aurrera!!!!
