Osasuna oinarrizko giza eskubide bat da, ez da pribilegio bat, ezta salgai bat ere.

Loli Pisón Ochoa de Eribe

1948an, Osasunaren Mundu Batzarrak apirilaren 7a Osasunaren Mundu Eguna izendatu zuen.

Osasuna erabateko ongizate fisikoa, mentala eta soziala da, eta ez bakarrik afekzio edo gaixotasunik eza.

Pertsona guztientzako eskubidea da. Kalitatezko zerbitzu integralekin. Diskriminaziorik gabe. Izan ere, bizitza ez datza bizitzean soilik, ondo egotean baizik. Inork ez luke aukeratu behar osasun onaren eta beste bizi-premia batzuen artean. Dentistarengana joatea edo betaurrekoak erostea herritarren irispidetik kanpo dagoela dakigunean, argi dago gure osasunerako eskubiderik ez dagoela.

Emakumeok behar ezberdinak dauzkagu osasun-sistemari begira. Gaixotasun ezberdinak izaten ditugu, eta modu ezberdinetan ere. Sistemak ezberdin tratatzen gaitu. Hain zuzen ere, ezberdina delako, horri buruz ikertu behar da eta, kasu askotan, neurri politikoak hartu behar dira, ez garelako era berean gaixotzen eta ez gaituztelako modu berean tratatzen.

Osasun-mailetatik hasita. Osasunari buruzko inkesta sakonak egiten diren leku guztietan agertzen da emakumeok geure osasun-maila gizonena baino okerragoa dela. Gaixoago sentitzen gara, baina urte gehiago bizi gara, baldintza okerragoetan.

Osasun-zerbitzuek prest egon behar dute emakumeok osasun-sistemaren aurrean egiten ditugun eskaera ezberdin horietaz arduratzeko. Ugalketari dagokionez, zerbitzu bereziak behar ditugu, baina hau ezezik, bestelako erreakzioak ere izaten ditugu ohikoak diren gaixotasun askoren aurrean ere, eta kontuan hartu behar da. Intzidentzia bestelakoa daukagu, prebalentzia ezberdina.

Emakumeak kontuan hartzen dituen medikuntza bat behar dugu, azterlan eta saiakuntza klinikoetan sartzen direnetik lehen mailako arreta presentzialera arte, pertsonak osasun-sistema publikoan sartzeko atea.

Noizko ezabatuko da Estatuko Gobernuak agindutako koordainketa farmazeutikoa? Zergatik ez du Eusko Jaurlaritzak berrordainketa hau “ofizioz” itzultzen, pentsiodun guztien datuak informatizatuta dauzka-eta?

Toledoko Itunaren 8. gomendioak, Gizarte Segurantzako Sistemaren Kudeaketari buruzkoak, bere estilo anbiguoan, osasun publikorako inolako konpromisorik gabeko jarraibideak aipatzen ditu, eta osasuna pribatizatzera bideratzen dira.

Osasun publikoaren murrizketak leheneratzea eta lehen mailako arreta presentzialera itzultzea eskatzen dugu.

Osasun publiko eta kalitatezkoaren alde!

Toledoko Itunari ez!

Gutxieneko Pentsioa: 1.080 euro. Gutxieneko Soldata: 1.200 euro.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *