PANDEMIA, ARRANTZAREN NORABIDEA ALDATZEKO , ARRANTZAREN NORABIDEA ALDATZEKO AUKERA

, ARRANTZAREN NORABIDEA ALDATZEKO AUKERA

Garai bereziak eta arraroak bizi ditugu, hainbatek argi azaldu duen bezala, gure bizimoduaz hausnartzeko eta gure ekonomiaren oinarriak ulertzeko abagune ezin hobea daukagu. Errepikatzen ari zaizkigun bezala, ezer ez da berdina izango hemendik aurrera. Berdina ez, baina hobeto edo okerrago biziko gara? 

Galdera horren erantzunak nahi beste erpin izan ditzake. Arrantzaren jardueran eta arrantza-sektorearen etorkizunean jarri nahi dugu guk arreta. Eusko Jaurlaritza aktibitate ekonomikoarekin zer egin erabakitzen ari den garai honetan, lehen sektorea estrategikoa dela azpimarratu da behin eta berriz, jakiak ezinbestekoak ditugu eta baserritarren eta arrantzaleen lana azaleratu da inoiz baino ozenago. Arrantzaleen jarduna, baina, asko mugatu du koronabirusaren krisiak.  Lehendik ere prekarietate larrian ari ziren arrantzaleei, orain sistemikoak eta gaindi ezinak diren baldintzak  suertatu zaizkie: itsasontzi askotan ezin dute gutxieneko distantziarik mantendu eta ezin dute segurtasunik bermatu elkar ez kutsatzeko borroka honetan. Bestalde, arrainaren merkatua guztiz desitxuratu da eta prezioen dantzak ez du errentagarria egiten jarduera.

Hedabideetan entzuten dugunaren arabera, eta lehendik sektore honek nola jokatu duen ikusita, gure susmoa da krisi honetatik ateratzeko apustua Europak (edo bertako administrazioak) banatuko dituen diru-laguntzen zain egotea izango dela. Hau bada aterabidea, ezinbestekoa da galdera: zertarako behar dugu arrantza, jarduera honek ez badu balio beharrik handiena dagoenean jakiak eskuratzeko? Zertarako mantendu sektore hau diru publikoarekin ez badu bere funtzio soziala beteko? Zergatik onartu halako eragina bioaniztasunean eta ondare naturalean, estrategikoa ez den jarduera bati? Gure ustez, arrantza, elikadura-subirautzarako ezinbestekoa da. Administrazioari dagokio jarduera ekonomiko hau, eta horri lotutako lanbideak, kudeatzea,  baina bide horretan ekarpenak egin ditzakegulakoan, hauek gure proposamenak.

Hasteko, flotak geratzeko itxura dauka eta hau bere horretan onuragarria izan daiteke arrantzaleentzat, gaixotzeko arriskua gutxituko dutelako, zein interes komertziala duten arrainentzat: bakean utziko ditugulako, eta hala,  beren ziklo naturala, eta hemen burutzen duten errunaldia, lasai burutuko dutelako. Baina, egoera hau onuragarria dela esan ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: arrantzaleak, gainerako langileak bezala, konpentsatu behar dira,  eta arrantza-gabeko epe honek arrainen populazioetan izan duen inpaktua neurtu behar da. Biak dira bideragarriak, eta administrazioak baditu horretarako baliabideak.

Bigarren aukera arrainen kontsumoa ziurtatzea da. Horretarako arrantza-jarduerari eutsi beharko litzaioke, baina modu kontrolatu eta selektiboan. Egunero/astero eta txandatuz, portu bakoitzetik 2na itsasontzi ateratzea izan daiteke aukera (Gipuzkoatik 6 eta Bizkaitik beste 6); noski beti ere itsasoratuko liratekeen arrantzaleen osasun baldintzak behin bermatuta (testak egin eta elkar kutsatzeko aukerak baztertuta) hala, eguneko arraina kofradien esku utzi eta hauei zuzenean prezio finko batean saltzeko aukera eskaini dakieke. Prezio horrek merkatua erregulatuko luke, arrandegiek egoera honetan zilegi ez den abantailarik izan ez dezaten. Arrantza-jarduerak ere mugatua izan beharko luke; kuotak eta neurriak errespetatuz eta 12 miliatik kanpora arituz, arrain populazioetan normalean baino kalte handiagorik ez eragiteko. Arauak irizpide zientifiko eta teknikoekin doitu eta zorroztu daitezke, bioaniztasuna errespetatuz, eguneroko arrainaren kontsumoa bermatzeko. Administrazioak badu horretarako ahalmena.

Hauek egingarriak diren bi proposamen baino ez dira, biak ala biak, arrantza-jardueraren zentzua eta egoera hobetzera begira egindakoak. Izan ere, krisi honetan arrantzak ez badu bere funtzio soziala beteko, diru-publikoz zer ari garen sustatzen eta mantentzen galdetu beharko genioke gure buruari, arraina ondare naturala baita, eta horrek ustiaketa onura publikoak baino ezin lezake justifikatu. 

Ondarroa 12 milia

Leo Belaustegi (NA: 72563842-S, Telefonoa: 679089714) eta Aitziber Sarobe (NA: 34098264-M)

PANDEMIA. UNA OPORTUNIDAD PARA CAMBIAR LA DIRECCION DE LA PESCA

Vivimos tiempos difíciles y extraños, como ya unos cuantos lo han explicado claramente. Disponemos ahora mismo de un refugio inigualable desde el que reflexionar sobre nuestro modo de vida y los fundamentos de nuestra economía. Tal y como se nos recuerda constantemente nada volverá a ser igual de aquí en adelante.  Sin duda nada será lo mismo, ¿Pero acaso viviremos mejor o peor?

La respuesta a esa pregunta admite tantas variantes como queramos. Desde Ondarroa 12 Millas focalizamos nuestra atención en la actividad pesquera y el futuro del sector. En estos tiempos en los que el Gobierno Vasco decide sobre qué hacer con la actividad económica, han subrayado la importancia del Sector Primario una y otra vez. Los alimentos nos son imprescindibles y la labor de los baserritarras y arrantzales ha sido difundida con asiduidad.  Sin embargo, la crisis del Coronavirus ha limitado notablemente la actividad de nuestros pescadores. A estos, a quienes ya se encontraban en una grave situación de precariedad, les han sobrevenido condiciones estructurales e infranqueables: En muchas embarcaciones no es posible mantener una distancia mínima y no pueden garantizar una mínima seguridad en la lucha para no contaminarse por el virus. Por otro lado, el mercado del pescado se halla actualmente desdibujado y el baile de precios hace que la propia actividad no resulte rentable.    

A tenor de lo que recibimos en los medios de comunicación, y viendo como ha actuado este sector en el pasado sospechamos que la apuesta para salir de esta crisis pasará por esperar a las ayudan que lleguen desde Europa (o la Administración Local).  Si esta es la solución la pregunta resulta insoslayable: ¿Para qué necesitamos a la pesca si esta actividad no nos sirve para conseguir alimentos en los momentos en los que más los necesitamos?  ¿Para qué mantener este sector con dinero público si no va a cumplir con su función social? ¿Porqué admitir semejante impacto sobre la biodiversidad y el patrimonio natural a una actividad que no resulta estratégica? 

Para nosotros la pesca resulta indispensable para la soberanía alimentaria.  La preservación de esta actividad le corresponde a la administración, así como la gestión de los empleos relacionados con ella. Sin embargo, tratando de hacer aportaciones al respecto, estas son nuestras propuestas.

Para empezar, la tendencia parece dirigirse a la parada general de la flota y esto en sí mismo puede resultar beneficioso para los pescadores, ya que reducirán su riesgo a contaminarse, así como para las especies de interés comercial, ya que las dejaremos en paz, y, de esta manera, podrán culminar su ciclo natural; el periodo de desove que acontece aquí, en tranquilidad.  Sin embargo, para afirmar que esta situación es realmente beneficiosa se deberían de cumplir dos condiciones: Es necesario compensar a los pescadores, como al resto de los trabajadores, y el impacto que tiene esta parada sin pesca sobre las distintas poblaciones de especies debe de ser medido.  Las dos condiciones son asumibles, y la administración tiene medios para llevar ambas a cabo.  

La segunda opción pasa por asegurar el suministro de pescado.  Para ello habría que garantizar el sostenimiento de la actividad, pero de modo controlado y selectivo.  Cada semana, por turnos, 2 barcos de cada puerto tendrían la posibilidad de salir a faenar (6 de Gipuzkoa y 6 de Bizkaia).  Por supuesto garantizando las condiciones sanitarias de cada tripulación (tests y condiciones de seguridad sanitaria incluidas). De esta manera, se le podría ofrecer la pesca del día a cada cofradía y que esta la pudiera vender a un precio prefijado. Este precio contribuiría a regular el mercado de manera que las pescaderías no obtuvieran ventajas no justificadas.  La actividad pesquera debería de estar limitada: respetando las cuotas y los tamaños y ejerciendo la actividad más allá de las 12 millas para no infligir un perjuicio mayor de lo normal a las poblaciones de peces. Las normas podrías ser establecidas y afinadas con criterios científicos y técnicos, respetando la biodiversidad y garantizando el consumo de pescado del día.  La administración tiene la capacidad para ello.

Estas no son más que dos propuestas viables, ambas destinadas a afianzar el sentido y la situación de la actividad pesquera. De hecho, si la pesca no ha de cumplir su función social, deberíamos de preguntarnos qué es exactamente lo que estamos fomentando y sosteniendo con dinero público, ya que la pesca es patrimonio natural y su explotación no puede ser justificada más que por el beneficio público.  

Spread the love

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.