Pandemiak ezin du eskubideetan atzera egiteko aitzakia izan.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Egunean, 1948an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen.
Adineko emakumeok duintasunez, miseriarik eta beldurrik gabe bizitzeko eskubidea dugu.
Eskubide hauek ditugu:
– Pentsio duin eta propioa. Hildako ezkontidearen oinarri arautzailearen % 100eko alarguntasun-pentsioa. Pentsioetan dagoen genero-arrakala ezabatzea, gure lankide pentsiodunena baino % 37 baxuagoa. Kasu guztietan, 1.080 euroko Gutxieneko Pentsioa.

– Osasunerako eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa. Lehen mailako arreta, aurrez aurrekoa, pandemia aurretik bezala. Sendagaiak % 100 doan jasotzeko eskubidea. Koordainketa farmazeutikoa indargabetzea. 65 urtetik gorako emakumeentzako osasun-arreta espezifikoa. 65-70 urtera iristean amaitzen dira emakumeen gaixotasunak garaiz detektatzeko programa publikoak. Espezialistarengana joateari uztea, hamabost edo hogei urteko bizi-itxaropenarekin, ez da egokia.
– Norberaren etxean bizitzea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen arreta nahikoarekin, mendetasun-maila edozein dela ere. Ezinbesteko izapideak egiteko gizarte-zerbitzuez laguntzea, hala nola pentsioa bankuetan kobratzea, sendagaiak edo elikagaiak erostea, udaletan paperak egitea, pentsiodunak bakarrik ezin badu egin.
– Gure erabakia bada edo familiaren aldeko akordioa bada, % 100eko kudeaketa publikoko egoitza batean bizitzea.
– Ez dago pentsio duinik enplegu duinik barik. Lan duina, kalitatezkoa eta berdintasunezkoa eskatzen dugu.
Diskriminazioa, ezein arrazoirengatik eta Gizarte Segurantzako araubide berezirik gabe, emakumeentzat.
– Gutxieneko Soldata, 1.200 euro.

– Etxeko zaintzak lan gisa aitortzea, eta emakumeak, langile gisa, 65 urterekin erretiro-pentsio propioa lortzeko.
– Pertsona ikusezin edo ezgai gisa tratatuak ez izateko eskubidea.
– Edozein motatako indarkeriaren biktima ez izateko eskubidea, emakume izateagatik.
65 urte gara indarkeria matxista gutxien salatzen eta babes gutxien eskatzen dugunak.
Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu Zentralak, Udalek eta Aldundiek lehentasuna eman behar diete giza eskubide horiei, alferrikako proiektu garestien gainetik.
Toledoko Itunak gugan duen eragiña hortxe daukagu, eta haren gomendioen edukia anbiguoa da funtsean, eta kontraesan nabarmenak daude.

Toledoko Itunak gomendatzen duen igoera hutsaren hurrengoa da, batez ere pentsio txikienentzat, kotizaziopekoentzat eta kotizaziopekoak ez direnentzat. Emakumeenak dira gehienbat. Pentsioen arrakala handitu egiten da eta gure diru-sarrerek pobrezia iraunarazten jarraitzen dute.
2011ko eta 2013ko Erreformak indargabetzeko eskatzen dugu, kalte handia egiten digutelako.
EZ DUGU TOLEDOKO ITUNA NAHI!! Hori geldiarazteko, datorren larunbatean Abenduak 5 – 12:00etan kalera irtengo gara, herri eta hirietan..
Gutxieneko Pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko Soldata 1.200 euro.
Emakumeok aurrera!!
