PENTSIO PUBLIKO DUINAK ETA NAHIKOA. EUSKO JAURLARITZAKEAEko PENTSIOAK 1080 € ARTE OSATU BEHAR DITU

2015ean, Rajoyren presidentetzapean, pentsioen urteko errebalorizazioa % 0,25era murriztu nahi izan zen, Konstituzioaren 50. artikulua urratuz. Pentsiodunen gizarte-mobilizazioa erabakigarria izan zen igoera zeken hura zekarren dekretuaren aplikazioa blokeatzeko.

Baina egungo koalizio-gobernuak Legebiltzarrean aurkeztu eta gehiengo handiz onartu zuen 21/21 Legeak, pentsioen urteko errebalorizazioaren erreferentzia gisa, urteko 12 hilabeteetako KPIen batez bestekoa ezartzen du. Pentsioak jaistea eta pentsiodunen erosteko ahalmena murriztea dakar. 2021eko azaroko KPI erreala % 5,5 izan da; hala ere, batez besteko KPIa % 2,5 baino ez zen izan. Adierazle berri horren emaitza erosteko ahalmenaren % 3 galtzea izango da. Bide batez, 2021ean % 3 eta 2022an beste % 3, ez baita gehiago ordain osagarririk izango.

Hori guztia pentsioen erdia baino gehiago gutxieneko soldataren azpitik daudenean. Bi milioi eta erdi pertsonak baino gehiagok ez dituzte 650 euroak gainditzen. Prestazio prekarizatuenak dira, batez ere emakume-aurpegia dutenak: gutxieneko osagarriak dituzten pentsiodunen bi heren emakumeak dira, alarguntasun-pentsioen edo erretiro-pentsio miserableen titularrak, soldata-baldintza berezien, enplegagarritasunaren, kotizazio laburragoen eta oinarri arautzaile baxuagoen ondorioz.

2016ko irailean, Legegintzako Herri-Ekimenaren (LHE) 71.724 sinadura entregatu ziren Eusko Legebiltzarrean, gutxieneko pentsioa 1.080 €-koa izatea Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzeko eskatzeko. EAJ-PSOEren Gobernu hark ez zuen aintzat hartu. Azken urteotan Eusko Legebiltzarreko talde politikoekin izan ditugun bileretan esan digute DSBEaren araudia aldatu beharko litzatekeela, pentsioak bide horretatik osatu ahal izateko.

MPEHk garrantzitsutzat jotzen du Eusko Jaurlaritzak 2021eko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez proposatutako diru-sarrerak bermatzeko sistemaren erreformari buruzko eztabaida berreskuratzea. 2020ko ekainean gutxieneko bizi-sarrera (GBS) ezartzeak, 2020ko irailean enplegu eta lan sailburutzan titularra aldatzeak, eta Oinarrizko Errenta Unibertsal Baldintzagabeari (OEUB) buruzko LHE bat aurkezteak ere, lehen mailan kokatu dute pentsionistengan eragina duen erreforma hau.

DSBE berri horrek desberdintasunaren, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren hazkundeari erantzun behar dio gure erkidegoan: EAEn, alarguntza-pentsioen % 40 (53.000), erretiro-pentsioen % 26 (96.000) eta ezintasun-pentsioen % 28 (11.800) 750 eurotik behera daude.

EUSKO JAURLARITZAK EAEko gutxieneko pentsioa osatu behar du, araudi espezifikoaren bidez eta banakako izaerarekin, 1.080 eurora arte

PENTSIO PUBLIKOA ETA LGSa ZENBATEKO HORRETARA IRISTEN EZ DIREN BITARTEAN, INDARREAN DAGOEN LGSra ARTE OSATU BEHAR DIRA

Pobreziaren atalasetik beherako pentsiorik ez dagoela bermatu behar da, soldatetan eta pentsioetan dagoen genero-arrakala ezabatuz eta gutxieneko pentsioa handituz LGSrekin parekatu arte, eta batez besteko soldataren % 60an kokatuz, Europako Gutun Sozialak gomendatzen duen bezala.

 PENTSIO PUBLIKO DUINAK ETA NAHIKOAK 

PERTSONA GUZTIENTZAT

BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

2022ko otsailaren 14a

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *