PENTSIOAK, LANA ETA DIRUA

Jesus Soubies

Finantza-diskurtsoa saiatzen da gizartean zabaltzen eta sinetsarazten langileei erruz ematen zaiela dirua, gainezka , esaten dena: errazegi. Pentsioen kontua are larriagoa azaltzen dute, lelo honekin: “Asko bizi zarete, asko kobratzen duzue, diru asko behar da”, Baina beraiek sartzen ez diren kanta bat da, nahiz eta behin eta berriro erreskatatu behar izan arren diru pilarekin.

Egia esan, aberastasun handien elite horrek eta finantza-sistema espekulatzaileak oso manipulatuta dauzkate ekonomia nazionalaren kontzeptuak. Diruaz hitz egin besterik egiten ez duzuenez, ikus dezagun. 50 €-ko billetea jende jakin batek lan egindako ordu kopuru jakin baten baliokidea besterik ez da. Billeteak lan kopuru jakin bat bere zerbitzura jartzeko gaitasuna ematen dio bati. Billete horrek aukera hori ematen dit: ordu bat eta bestea egunero, beste pertsona batzuek poltsikoan dugun billetearen benetako baliokidean saltzen dute langile horien lana: 50 euro.

Gure arteko harremanak oso korapilatsuak bihurtu direnez, ez gara konturatu ere egiten horretaz, batez ere hurbiletik eragiten ez digutenean, baina esandakoa argi azaltzen du: 50 euroko billeteak lan hori eta, oro har, jarduera ekonomiko hori ordezkatzen duela, gizarte osoaren lan ordezkatzen duela. Enplegu xumeenetatik hasi (COVID-19aren pandemiaren 1. fasean funtsezko jarduera gisa aitortuak), eta sistemak gehien aitortzen dituenetaraino (fase horretan inork ez zituen faltan bota ezertarako).

50eko billete horretan, baserritarren lana dago, industriarena, artistena, idazleena, irakasleena, erizainena, kamioilariena, ile-apaintzailearena, iturginarena eta okinarena, baita Lehendakariarena eta Ministroarena ere; eta hadi¡ baita aurreko belaunaldiena ere. Ekonomia eta dirua ez dira atzokoak, historia du, baita arbasoak ere, eurokoarena hauxek: markoa, frankoa, lira, pezeta, ezkutua eta abar izan ziren. 50€-ko billete horietan, begira nondik dagoen egungo pentsiodunek duela 20,30, 40 urte edo gehiago egindako lana ere.

Espekulazio finantzarioak gizartea tentatzen du “etorkizun zoragarriarekin”, diru gehiago eskainiz, dugun dirua bere funtsetan uzten badugu. Kasu horretan, lan-kopuru jakin bat izateak ematen zigun 50 euroko billeteak handitu egingo du gaitasun hori, eta langileak plus hori gehitzera behartuko ditugu billete beraren truke, eta, horrela, haien ustiapena handitzen lagunduko genuke.

Aizu¡ begira nondik, TUBACEXekoen borrokak berriro erakutsi digu aberastasun-euro bakar bat ere ez dela sortzen langileen “baimenik eta eskuzabaltasunik” gabe. Bai, ezta 1€ bera ere. Langileen erresistentziak iraun zuen 6 hilabeteetan, eta “denok ala inor ez” lelopean, enpresak ezin izan zuen ezer fakturatu. Zer kontatuko digute bada guri bankari hauek? gure diruekin adituen txostenak finantzatu dituztenak gezur handi bat egia bihurtu nahian: banaketa-pentsioen sistema publikoaren bideraezintasunari buruzko mantra!

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bankariak esaten digute aberastasuna diruan dagoela, eta ez kezkatzeko lanaz, esklaboak horretarako daudela. Egia esan, lan-erreforma hauekin aurrera bagoz, Lan Zuzenbidea gizarte esklabista bati buruzko legeria bihurtuko da, baldin eta gizarte horrek legerik behar badu.

Diruak, bidenabar esanda, Estatua da jaulkitzen duena (gizarte osoaren izenean). EBZren zigilua, eta Christine Lagarderen sinadura darama (lehen Mario Draghirena), baina diruaren benetako balioa egungo langileek egindako lanaren bidez sortzen da, baita aurreko langileek egindakoaren bidez ere. Lan hori da benetan balio eta inporta dena, horrek eskatzen du ahalegina.

Diruak garrantzi handia du ekonomian. Beraren bidez, guztiok eta gutako bakoitzak besteentzat ekoizten duguna banatu egiten da. Hori da zaindu eta hobetu behar dena, eta eduki sozialagoa eman behar zaiona. Ezin da dirua gizartearen kalterako erabili, are gutxiago beldurtzeko. Estrasburgok horixe nahi du, zerbitzu publikoak desegitea eta pentsio publikoak murriztea exijituz, estatu kideei ematen zaizkien diru-laguntzen truke. Eta hadi, gainera, gure poltsikoetatik ateratzen den diruarekin, ez beren poltsikoetatik ateratzen denarekin. Europa denok gara.

Mugimendu pentsioduna, oro har, eta Euskal Herrikoa, bereziki, politika sozialen benetako aldaketa baten alde dago, gure aldarrikapenetan adierazi duguna. Ez gaituzte engainatuko  iruzur eta gezur-ustel horiekin. Gasteizen izango gara ostegunean, urriaren 28an. Azaroaren 13an Euskal Herrian eta Estatuko Herri eta Komunitate guztietan DENOK KALERA. Asmo sendoa dugu gure aldarrikapenak lortzeko, eta ziur gaude borroka hau irabazi egingo dugula.

BERDIN DIO NORK GOBERNATU, GUK PENTSIOAK DEFENDATU

Jesús Soubies                       Gasteiz, 2021eko urriaren 26a

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *