Pentsiodun askok beren osasuna eta bizirauteko oinarrizko gastuak babestearen artean aukeratu behar izaten dute

Interesgarriak direlako zabaltzen ditugu Pentsiodunen Mugimenduaren asterroko albisteak. 

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak osasun-arloko murrizketak eta sendagaiak lehengoratzea eskatu du hasieratik, eta erakunde eta alderdi politikoekin izan ditugun bilera guztietan exijitzen jarraitzen dugu. Pentsiodun askok beren osasuna eta bizirauteko oinarrizko gastuak babestearen artean aukeratu behar izaten dute, eta hori onartezina da.

Pandemiak arazoa okertu besterik ez du egin, eta gastu berriak gehitu ditu, hala nola maskaren beharra, kutsadurei aurrea hartzeko nahitaezko babes tresna bihurtu baitira. Maskaren kostua eta iraungipena direla eta, pertsona askok ezin dituzte maskara horiek behar bezala berritu, eta, ondorioz, arriskua dago norberarentzat eta ingurukoentzat. Ikus daitekeenez, maskara higienikoen prezioa boskoiztu egin da: maskara baten fabrikazioa 3 zentimokoa da, eta urtarrilean bere kostua farmazietan, 20 zentimokoa zen. Gaur egun bere salmenta-prezioa 96 zentimokoa da, %21eko BEZa barne. BEZa hori, Italian %0 da, Portugalen %6, Frantzian %5,5.

Horregatik guztiagatik, eta BEZaren murrizketari buruzko egungo eztabaidaren aurrean, gure eskakizuna da maskarak osasun-txartelaren bidez, botikak bezala, hornitu beharreko produktu farmazeutikotzat hartzea. Maskarak dohainik orain!. Gure inguruko herrialde askotan horrela dira, baita Autonomia Erkidego batzuetan ere. Estatuko Gobernuari eta EAEko Gobernuari aurrekontu-partida bat eskatzen diegu, neurri hori premiaz har dezaten.

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude