Pentsiodun Mugimendua eta belaunaldien arteko konpromisoa

Jose Maria Soubies Garate ( Urriak 1: adinekoen Nazioarteko Eguna)

Gure sistema ekonomikoaren jabeek, gizartean eta nazioen artean sekulako desberdintasuna eta ekitate-eza sortu ondoren, kontzeptu artifizialekin etorri zitzaizkigun belaunaldien arteko ekitateaz gain, Pentsio publikoak ez direla jasangarriak eta, beraiek apropos atondua, defizitarioak direla. Iradokitzen dute “langileek bere kargu duten ardura”, bankarien uztez, ” pentsio oso eskuzabalak” direnak sostengarriak esanez.

Planteamendu horiek, belaunaldien arteko gatazka faltsu bat bultzatzen saiatzen dira, ustezko  aurkako interesetan oinarrituta, eta, aldi berean, ezkutatu egiten dute beren diru eta finantza-espekulazioa eta bere kudeaketa ekonomikoaren ezintasuna, ekonomia errealari kalte larria egiten baitio.

Jarri dezagun argia belaunaldi ezberdinen eta haien arteko harremanetan Has gaitezen belaunaldi ezberdinak izendatzen. Esan dezagun langileak gure seme-alabak direla, gazteak gure bilobak, jaioberriak gure birbilobak. 90 urte bete arte bizi garen honetan, ia lau belaunaldi bizi gara elkarrekin.

Ondorengo belaunaldiek aurrekoen zordunak dira (zordunak giza zentzuan, ez ekonomikoan). Gauza onak eta txarrak heredatzen dituzte. Desberdintasun eta ekitate-eza sakon baten erdian bizi gara. Finantzariek eta enpresaburu handiek ez dute hau ikusi nahi. Arlo ekonomikoan aldaketa sakona egin beharra argi dago jadanik. Lanaren Zuzenbidea ere, bere garaian adostutakoa, paper busti bihurtu da. Beren erantzuna: soldata handiak omen, pentsiodun gehiegi omen, murrizketa eta prekarietate gehiago behar dela esan digute, egoera honek ekonomiaren martxa kaltetzen duela. Bere errezeta, Pentsio Plan Pribatuak: “Langile, zu zeureaz arduratu; ez fidatu, Gizarte Segurantzak eta Pentsio Publikoek ez dute etorkizunik, asko izango zarete; zure dirua ekarri eta PPPen etekinak zuretzat bakarrik izango dira, eta gainera, besteen zergez baliatuko zara”. A zer nolako konpromiso soziala proposatzen duten. Gizarte Segurantza lehertu nahian, bost belaunaldien ahaleginekin eta 100 urteko langile-borrokekin eraikia.

Kontable hauek oraindik ez digute azaldu nola den posible langileriak bere osotasunean hartuta, sortzen dituen ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko adina diru ez irabaztea. Hori bai, ez dute denborarik galtzen beren galerak eta porrotak besteei leporatzen, eta lotsarik gabe diote guztionak direla, beraienak izan ezik. Zalantzarik gabe, bere kontzeptuak bezala, kontuetan ere ezkutatzen dabiltza. Horien belaunaldien arteko ekitatea trikimailua baino ez da, pertsonak erdigunean jarri behar duen ekonomia berriari bidea ixteko.

Hau esan ondoren, mintza gaitezen belaunaldiei eta haien harremanei buruz. Pentsiodunak ia adin guztietatik igaro gara. Zerbait esan dezakegu. Urteak egitea kontzienteki onartzeak eragin positiboa du osasunean, eta bizitzaren bilakaera ona ahalbidetzen du. Hori ulertzea ezinbestekoa da belaunaldien arteko harreman natural eta errespetuzkoa izateko. Erretiroaren ondoren, hirugarren adina, zahartasuna, mendekotasun-egoerak eta abar datoz. Horretaz jabetuta, urrats zuzenak emango ditugu arazoa eta konponbidea definitzeko.

Historian zehar, etapa hauek zeharo bilakatu dira. Bakoitzak, bere baitan jabetu egin behar da, bilakaera historikoaren parte dela eta bertan parte hartzen duela. Jarrera horrek askapen zentzu sakona eskainiko dio. Historiak denok ukitzen gaitu modu pertsonalean. Gurasoek hezkuntza-ereduen bidez transmititzen dituzte beren esperientziak. Aitona-amonen esperientziek ere eragiten digute. Hori historiaren belaunaldien arteko transferentziaren parte da.

Historiak gizabanakoa hainbat bidetatik ukitzen du. Drama eta gertakarien bidez ere sartzen da: masa-hilketak, II. Mundu Gerra, krisi ekonomikoak, pandemiak. Historia elkarrekin garatzen ditugun iritziekin pausatzen da; sortzen eta mantentzen ditugun ohiturekin. Gizarteak beti aurkitzen du arauak eta balioak transmititzeko modua, gertaeren kontakizuna eta memoria ere bai. Historia etengabe egiten eta berregiten ari gara. Belaunaldien arteko harremanen oinarri garrantzitsua da hau. Erronka handia da historia kontatzeko modua bilatzea, eta zaharrenak jarduera horren funtsezko parte gara.

Belaunaldi arteko transmisioa izango da, ziurrenik, bakoitzak historiari aurre egiteko modurik oinarrizkoena. Horrela, identitatea garatzen da familiaren, tokiko historiaren eta historia globalaren ezagutzaren bidez. Gurasoek, beren gurasoez hitz egiten, balioak transmititzen dizkiete beren seme-alabei. Gertakari historikoak interpretatzeko prozesu hori ez da inoiz amaitzen. Emaitza, aro bakoitzaren historiarekin lotuta dagoena erakutsiz amaitzen da. Prozesu horiek, belaunaldien arteko harremanekin batera (seme-alabak, gurasoak eta aitona-amonak), sentimendu transzendentala ematen diete pertsonei (terminoaren zentzurik profanoenean).

Belaunaldien arteko diferentziak dagokien gertaera historikoekin batera arreta berezia merezi du. Ondorengo belaunaldiek aurreko belaunaldiek sortutako arazoak konpondu behar dituzte, edo hurrengo belaunaldiei ere transmititu diezazkiekete arazo horiek. Kasu horretan, ahalegin handiagoa egingo beharko dute arazo horiek konpontzeko.

Gertaera horren guztiaren erdian gizarte-egiturak eta erakundeak daude, eta horiek berebiziko garrantziarekin jokatu behar dute. Kemen falta nabarmena ikusten dugu: etorkizunerako ikuspegi motza duten politikari eta goi kargu publiko gehiegi ikusten da, konbentzimendu sozial eta politiko oso ahulak dituztenak. Hori dela eta, etorkizunerako dituzten aurreikuspenak eta helburuak ekonomizistak dira esklusiboki edo nagusiki. Morrontza jarrera hartzen da, askotan balio moral garrantzitsuak zalantzan jarrita. Kontrako politikak eta politika negatiboak dituzten herrialdeen aurrean “amore ematea” izaten da jarrera. Bere politiken homologazioa justifikatzeko, errealitate globalean gaudela argudiatzeko joera handia dago.

Egungo Pentsiodun Nagusien belaunaldia, 500.000 Hego Euskal Herrian eta 8 milioi Estatuan, ikuspegi historikotik, belaunaldi langilea da, bere erantzukizunaz jabetzen dena. 1936ko kolpe militar frankistak eragindako gerraren ondoren, existentzia eraiki dute energia handiz eta beldurrak, sufrimenduak eta gabeziak gainditzea lortuz. Materialki dena eman diete bere seme-alabei. Hurrengo belaunaldiak diskurtso ofizial nagusiak bereganatu ditu, eta ez dute behar adinako kemenakin eragin egiturazko erreformetan: lan-merkatua, genero-berdintasuna, eskubide sozioekonomikoak, etab.

Estatuak gero eta esku hartze gehiago dauka; kontakizun manipulatuekin eta amen-aiten eragin-rol gutxituarekin, (rol horrek seme-alaben posizioa indartuko luke). Hala, indar sozial gutxiagoko belaunaldiekin, gizarteak indar bateratzaile eta orekatzailea galtzen du egungo errealitateek sortzen dituzten tentsioen aurrean, (horien artean ekonomia sartzen da bereziki). Bakoitzak bere burua gero eta gehiago behartzen du biziraupenaren aldeko borroka indibidualera.

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua 33 hilabetez jarraian egiten ari den borrokarekin eta jarduerarekin garatzen ari dena belaunaldien arteko erantzukizunaren eta konpromisoaren benetako adibidea da. Kostako zaigu, baina bizi izan ditugun gertakarien benetako kontakizuna emango diegu seme-alabei eta bilobei (trantsizioa). Gure gurasoek iraganeko historia kontatu ziguten (Francoren golpea). Etorkizuna gure biloben begietatik ikusten ari gara. Horregatik altxatu gara Pentsio-mugimendu bezala. Gure borrokarekin, eskubide zibilak, laboralak, sozialak, ekonomikoak eta politikoak defendatzen laguntzen diegu. 

Egun, inoiz baino beharrezkoagoak dira borroka eta irtenbide kolektiboak, baita ekonomia berri bat eraikitzea. Gure belaunaldiari diktadura frankistaren aurka borrokatzea egokitu zitzaigun; orain, finantza-diktadurari aurre egin behar zaio. Soluzioak, sozialki adierazi beharko den belaunaldien arteko konpromisotik etorriko da. Zalantzarik gabe, gure seme-alabek eta bilobek etorkizun duina lortuko dute. Ondoan izango gaituzte, belaunaldien arteko gure konpromisoarekin.

Gasteizen 2020ko irailak 28an 

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude