Pentsiodunak: ikasitako ikasgaiak

Hiru urte bete dira pentsiodunek plazetara jo genuenetik, bizitzaren garestitasuna igotzen ikusteak gogaituta, gure pentsioen igoera eskasaren aurrean; praktikan % 0,25 izoztea baitzen.
2019ko udan igoera hori hobetzea lortu genuen, gutxi bada ere. Ez zen asko, baina lehen begiratuan ezinezkoak ziruditen gauzak lortzen dira borrokan. Egia esan, hori bagenekien lanean ginenetik, baina pentsiodunek inoiz ez zuten egin paseatzearekin, bilobak eskolara eramatearekin eta kartetan jolastearekin konformatzea baino. Erakutsi genuen pentsiodunok ere aldarrika genezakeela eta bizitza komunitarioan aktibo jarraitu ere bai. Horrek bultzatu gintuen astelehenetik astelehenera plazara joaten jarraitzera, antolakuntza eta konpromisoa hobetzera. Horra hor lehenengo ikasgaia.

Hau da, gure pentsioaren zenbatekoa handitzea eskatzen badugu (1080 €-raino osatuta), zertxobait kezkatu beharko gintuzke sosaren jatorria; hau da: nondik aterako zen diru hori: funtsean, jardunean dauden langileen kotizazioetatik; beraz, lanpostuak mantentzeko eta handitzeko borrokak, edo soldatak hobetzekoak (1.200 €hilean) eta lan-baldintzen hobekuntzaren aldekoak, guri ere zuzenean dagozkigu.
Hori dela eta, zubiak eraikitzen eta borrokan ari diren langile-taldeekin konplizitateak ehuntzen hasi ginen, plazatik igaro direnak ez dira gutxi izan.

Arrazoi beragatik solidarizatzen gara lan-merkatutik kanpo egoteagatik kotizatu ezin dutenekin: gazteak, emakumeak, langabetuak eta baztertuak; edo, kotizatu arren, etxebizitza eskuratzeko edo neguan berotzeko aukera ematen ez dieten laguntza txikiak baino jasotzen ez dituztenekin. Era berean, haien egoerak gurea baldintzatzen du, gure langile-klase berekoak direlako; alde horretatik, borrokak partekatu ditugu gazte taldeekin, emakumeekin, gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzen duten taldeekin…
Bigarren ikasgaia da: langile klasekoa izaten jarraitzen dugu, nahiz eta jardunean ez egon.
Batzuek konplizitate horiei guztiei “politikan sartzea” deitzen diete, gutxietsiz. Agian hala izango da, baina zer ez da politika? Uko egiten badiozu politika egiteari, ez izan dudarik: beste batzuek zure ordez (eta zure kontra) egingo dute. Guk nahiago dugu “elkartasuna” deitu, langile-klasearen balio egituratzailea dena eta izan dena, eta, esan dudan bezala, oraindik ere hortxe gaude.

Horretan ari ginen, pandemia etorri zenean eta konturatu ginenean gure pentsioen zenbatekoa bezain garrantzitsua zela zaintza-sistema publikoa hobetzea eta sarbide aukera izatea, oro har: etxeko laguntza, egoitzak, osasun-zerbitzuak. Izan ere, sistema publikoak ez badizkigu eskaintzen adineko pertsonak garen aldetik, behar ditugun zaintza horiek, are pentsio handiagoak beharko lirateke zerbitzu horiek pribatuari ordaintzeko.
Beraz, gure errebindikazio-taulan zainketei buruzko puntuak sartzen hasi gara, eta zubiak eraikitzen jarraitu dugu osasungintzako langileekin, egoitzetako langileekin eta egoiliarren senitartekoen erakundeekin (BABESTU, adibidez). Haien mobilizazioak babesten hasi ginen, eta haiek gureak; eta elkarrekin ikasi dugu borroka globala dela eta ezin dela plazara etorri pentsioez soilik hitz egitera, BERE liburuaz soilik hitz egin nahi zuen hark bezalaxe. Sektore horiekin guztiekin bat egitean hartzen du gure borrokak zentzu osoa.
Eta hau da pentsiodun gisa ikasi dugun hirugarren ikasgaia, nahiz eta, esan bezala, langile aktibo gisa, hori ere bagenekien.
Hurrengo urteetan gauzak ikasten jarraituko dugu, hobetzen eta borrokatzen, astelehenetan plazara etorrita, gure erloju biologikoa gelditu arte; ho
24-2-2021
AUPA ZUEK ¡!! Pentsionistak aurrera ¡!!
