Pentsiodunen Mugimenduaren manifestazioa Araban GSINeraino martxoaren 22an, astelehena.

PENTSIO PUBLIKO ETA NAHIKOAK DEFENDATZEKO
40 URTE KOTIZATUTA DITUZTEN KOEFIZIENTE MURRIZTAILEEN ETA ERRETIRO AURRERATUA ZIGORTZEAREN AURKA
Pentsiodunak gara, lehen langileak izan ginelako, urteetan gure lan-indarra saldu genuelako, Gizarte Segurantzan kotizatu genuelako bizi ahal izateko eta zahartzaroan pentsio duin bat izateko. Baina ez gara geure bizitzako protagonistak. Enpresek, komeni zaienean, beren irabaziak mantentzeko edo handitzeko erabiltzen eta kaleratzen gaituzte. Eta horrela, erretiratuen kolektibo handi bat daukagu, 500.000 pentsiodun inguru estatu osoan 40 urtez lan egin eta kotizatu duten arren, are gehiago, beren lan-bizitzaren azken urteetan lana galdu dutelako, enpresa itxi dutelako edo kaleratze hutsengatik, eta hori, bide batez, oso erraza da enpresentzat, lan-erreforma eskuan, beren pentsioa nabarmen murriztu da.

Egoera horretan zeuden pertsona askok erretiroa hartu behar izan zuten, eta erretiroa eskatzen ez bazuten, sorospenerako eskubidea ere ez zuten mantentzen. Egoera bidegabea honek, larriki zigortu du, eta pentsiodun berriak kaltetzen jarraitzen du.

Gobernuari eskatzen diogu bete ditzala erretiro aurreratua hartu behar izan dutenak, eta 40 urte edo gehiago kotizatuta dituztenei beren pentsioak berrikus diezazkiela koefiziente murriztaileen zigorrik gabe.
