Pentsioen kopuruak behera egin du: 2.329 gutxiago

COVID-19agatik hildakoek eta sisteman erregistratzeko zailtasunak eragin dute jaitsiera.

Astelehen honetan pentsiodunen mugimenduak Bilbon eginiko elkarretaratzea LUIS JAUREGIALTZO

Via Berria.eus by Jokin Sagarzazu

Pentsiodunen kopuruak behar egin du maiatzean. Hego Euskal Herrian 2.329 gutxiago daude apirilean baino: %0,33ko jaitsiera.

Ohikoena da hilabetetik hilabetera handitzea kolektibo hori. Ezohiko datu horren atzean COVID-19ak eragindako heriotzak daude, kolpea nabarmen handiagoa izan baita zaharren artean. Hori dela eta, bajak izan dira sisteman. Era berean, bulegoak ixtearen ondorioz, murriztu egin dira alta berriak, eta, ondorioz, pertsona askok atzeratu egin dute erregistroan sartzeko izapidea.

Hala eta guztiz ere, iazko apirileko datuekin konparatua, handitu egin da pentsiodunen taldea: 3.203 gehiago daude iazko hil bereko kopuruarekin alderatuta, %0,46ko igoera.

1.234 euro batez beste

Hartzaileen kopuruak behera egin duen arren, batez besteko pentsioaren zenbatekoak gora egiten jarraitu du. Apirilarekin alderatuta, %2 gehiago. Iaztik, %2,5 gehiago. Batez beste 1.234 euro jasotzen dute pentsiodunek Hego Euskal Herrian. Nafarroan daude pentsio txikienak: 1.162 euro batez beste. Eta Araban handienak: 1.277 euro.

Pentsiodunen artean 457.059k jasotzen dute erretiro pentsioa: 1.398 euro batez beste. 163.824k jasotzen dute alargun pentsioa: 856 euro batez beste. Ezintasunagatiko pentsioa, berriz, 53.094 pertsonek: 1.235 euro batez beste.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *