Soldatak eta pentsioak ekonomiaren parte dira, kapitalaren onurak baino eskubide gehiagorekin

Pentsioen BBVA Institutua, Espainiako Bankuko zuzendaria eta hedabide batzuetako bere ekonomia ataletako hainbat finantza aditu, protestan ari dira pentsioen balioa handitzeak inflazioarekin duen loturagatik, horrek soldaten eta pentsioen arteko desoreka dakarrelako. CEOEk ere ez ditu soldatak KPI errealarekin lotu nahi. Pentsioak eta gazteen baldintza eskasak kontrajartzen dituzte, liskarrak bilatuz.
Inflazioak soldatekin, pentsioekin eta etekinekin loturarik ez balu bezala. Oihua zeruan jartzen dute % 8,5eko igoeragatik, baina publikoki defendatu eta justifikatzen ari dira argiaren % 200 baino gehiagoko igoera. Ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen prezioa igotzen bada, soldata igoera horretara egokitu behar da. Berez, errebalorizazio bat da. Horixe egiten zen pentsioekin Rajoyren 2011ko erreformak PEI (Pentsioen Errebalorizazio Indizea) eta Iraunkortasun Faktorea sartu zituen arte. Escrivá ministroak, 2021eko Legearekin, urteko KPI erreala aldatu zuen, hileroko batez besteko KPIrekin, pentsioak kaltetuz.

Prezioan burutzen da produktu baten prozesu ekonomikoan eragiten duen guztia, eta, besteak beste, ekonomian soldaten eta irabazien pisua islatzen du. Hilabetez hilabete izan duen aldakuntza KPI ospetsua da (ekonomiaren adierazle garrantzitsuenetako bat). Jakina, hau ez da gertatzen faktura elektrikoarekin edo beste produktu batzuekin, besterik gabe, ez dute beren merkatu lege ospetsua betetzen, oligomafiarena baizik. Oligopolio horiek gure diruarekin egitea lortu dute, bai langileena eta pentsiodunena, bai enpresa txiki eta ertainena. Biztanleriaren kartilletatik eta enpresa txiki eta ertainen emaitza-kontuetatik oligopolio horien balantzetara transferitzea lortu dute. Europako Parlamentuaren jabe egin dira, eta han nahi bezala agindu eta lapurtzen dute.
Prezioa, inflazioagatik aldatzen bada soldata ehuneko berean aldatu behar da, bere balorea mantentzeko. Egindako lanak bidezko soldata sorrarazten du; lanaldi osoko lan batek langilearen beharrak bete behar ditu; hileroko ohiko fakturak nahikotasunez estali behar ditu. Lan-bizitza 30, 35, 40 urte edo gehiagokoa izanda, arrazoi berdinagatik, pentsio bat sorrarazten du, ezarritako arauaren arabera kalkulatuta. Horrexegatik, soldatak, pentsioak eta desenplegua soldata-errenta gisa agertzen dira BPGean, eta hirurek ordaintzen dute PFEZ. Era berean, pentsioak diputatuen, funtzionarioen, epaileen, politikarien eta abarren soldaten kategoria bereko diru-sarreratzat hartzeko arrazoia da.

Patetikoa da “merkatuaren jabeek” gazteen egoera ezegonkorrari helduta mugimendu pentsiodunaren aurka jotzea. Zaudete lasai, egoera hau iragankorra da. Lan eta soldata baldintza lotsagabeekin esplotatuta eta kontratatuta dagoen gazteria, berandu baino lehen altxatuko da, eta dagokiona eskatuko du. Mugimendu pentsiodunaren laguntza izango dute, zalantzarik gabe. Adinekoak gara, ez tentelak. Krisi ekonomikoei, finantza-porrotei, KPIaren eskaladei, inflazioei eta murrizketei buruzko irakurketa manipulatu horiek ez dute ia inor konbentzitzen.
Pobrezia nola normalizatu eta hedatu nahi duten ikusten ari gara. Diskurtsoari buelta eman nahi diote: orain, energia-konpainia handiak, multinazionalak, eta finantza-lukurariak sektoreak kalteberatzat aurkezten dira. Egoeraren kaltedunak direla oihukatzen dute. Estatuari dirua eskatzen diote, eta aldi berean zerbitzu publiko unibertsaletan gastua murriztu behar dela diote. Nolako inpostura.
Behin eta berriz aipatzen dituzte kotizatzaile eta pentsiodunen arteko ratioa, edo pentsioek Estatuko Aurrekontu Orokorretako gastuan duten pisua, eta abar, eta zifrak nahi bezala desitxuratzen dituzte. Baina inoiz ez dute aipatzen enpresarien eta langile-pentsiodunen populazioen arteko erlazioa 1 – 15koa dela: nahiz eta 1 horrek 15ek batera adin dirua jasotzen duen. Zergatik ez dute eskatzen ez erabiltzea EAOko euro 1 bera ere gerrarako: hor ados agongo ginateke. Halaber, Euskadiko biztanleriaren zahartzea bereziki larritzat jotzera ausartzen dira: arazorik ez, gure baimena badute, bere zahartzaroan ez badute horretan lagundu nahi. Hauek bai, 36ra itzuli nahi dutela, baina Kristoren aurreko 36ra. Benetan erreakzionarioak.
Gure pentsioak euskal langileentzako zama direla diote. Hemen egiaren zatia dago, baina ez osoa: hala da eta horrela zen egungo belaunaldi pentsiodunak (guk) lan egiten genuenean ere. Bai, langileak dira beren soldatez gain, pentsioak sortzen dituztenak, eta biztanleria horrek berak, pentsiodunekin batera, Eusko Jaurlaritzaren, eta Nafarroako Gobernuaren zerga-bilketaren eta aurrekontuen % 85 jartzen du, baita 4 Foru-Aldundien eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 500 udalen aurrekontuen % 85 ere bai. Gainera, era guztietako azpiegiturak eta sareak ere bere bizkarretik sortu eta mantentzen dira, eta, amaitzeko, enpresa handien eta oligopolioen mordoxka horrek jasotzen duen onura izugarriak ere langileen lanetik sortzen dira. Langileak dira, funtsean, gizartea sostengatzen dutenak. Egiak osorik ez bada gezur galantak da. Zenbateko eskubidea dute soldatek eta pentsioek ekonomian? Kalkulatu.
Utzi aitzakiak bilatzeari. Jendarte osoaren bizi baldintzak hobetzeko ordua da, erronka globalei aurre agin nahi badiegu. Soldatak eta pentsioak benetako KPIrekin eguneratu behar dira. Horixe eskatzen ari da pentsiodunen mugimendua; gainera, Batez Besteko Soldataren %60aren baliokidea den gutxieneko pentsio duina bermatu behar da, Europako Gutun Sozialak adierazten duen bezala, eta genero-arrakalarekin eta miseriazko pentsioekin amaitu.. LGS 1400 eurora igo behar da. Zer ari zarete asmatzen gazteen eta nagusien arteko liskarrak!
2022ko urriaren 17a
Jesusmari Soubies Garate

Arabako Pentsionistak Lanean (Gaurgeroa)-ko kidea
