Toledoko Itunaren gomendioei buruzko balorazioaren laburpena

Bilbo

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak alderdi politikoei eskatzen diegu Kongresuan eztabaidatuko den pentsioen erreformak eta Pentsio Publiko duinen Sistema Publikoa berma dezala, duela hiru urtetik hona gure aldarrikapenekin eskatu dugun bezala. Hego Euskal Herriko Pentsiodun Mugimenduaren komunikatuaren laburpena.

Egia da gure mobilizazioei esker pentsioen balioa handitzea suposatzen duen aldarrikapena lortzen ari garela, baina gure eskaera gehienak ez dira kontuan hartu Toledoko Ituneko Gomendioetan. Lortutakoa ez da nahikoa, argi eta garbi, dituen zehatz gabetasunengatik, isilean gordetzen dituen kontuengatik, prestazioen egungo okertzeak sendotzen dituelako eta etorkizunean okerragotzea proposatzen duelako.

Positiboki baloratzen dugu Pentsio Sistema beti jasangarria izan dela aitortzea; halaber urteetan zehar kotizazio sozialak erabili izan dirala Estatuaren politikak finantzatzeko; alarma funtsik gabeak eta justifikazio faltsuak sortu direla 2011 eta 2013koa bezalako erreformak egiteko, pentsioak murrizten dituztenak eta sistema publikoa ezegonkortzen dutenak.

Gasteiz

Positiboa iruditzen zaigu, Gizarte Segurantzaren finantza-defizitarekin eta maileguen politikarekin amaitzea, eta Estatuak Gizarte Segurantzarekin duen zor historikoa zehaztea. Gai hori eraginkorra izan behar da datorren urteko aurrekontuetan. Hala ere, onartezina da kotizazioen eta Erreserba Funtsaren “lapurreta” azterlan argigarri batean bakarrik gera dadin nahi izatea, itzultzeko konpromisorik ezarri gabe.

Kezkagarria da diru-sarrerak handitzeko ekimen zehatzik ez egotea. Botere ekonomikoen diskurtsoa onartzen, pentsio-sistemaren etorkizuna gastuaren eta demografiaren ikuspegitik aztertzea eta funtsezko gaiak baztertzea, hala nola enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea eta ekonomiaren produktibitatearen gehikuntzen bidezko birbanaketa.

Pentsioen Sistema Publikoa bermatzeko, ezinbestekoa da kalitatezko enplegu gehiago sortzea, soldatak handitzea eta 2010eko eta 2012ko Lan Erreformak indargabetzea, negoziazio kolektiboa ahuldu, lan- prekarietatea eta soldaten balio-galera areagotu eta kotizazioak murrizten baitituzte; LGS Europako Gutun Sozialean aurreikusitako 1.200 eurotan ezarri behar da, eta zerga-erreforma sakon bat onartu behar da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten.

Pentsioak KPIaren arabera automatikoki errebalorizatzea eskatzen jarraitu behar dugu; izan ere, 2011n lortutako adostasuna berreskuratzeko deiak, 2. gomendioan egiten denak, PPk % 0,25eko inposaketa amaitu zuen adierazleei eusten die.

Onartezina da 2013ko eta 2011ko pentsioen erreforman gituratutako jasangarritasun-faktorea ez indargabetzea. 2011ko pentsioen erreforma finkatu egin da, erretiro-adina 67 urtera arte atzeratuz, kalkulu-aldia 25 urtera arte luzatuz, pentsioaren % 100 lortzeko behar diren kotizatutako urteak handituz, oinarri arautzailearen kalkulua beherantz aldatuz eta erretiro partzial eta aurreratuak murriztuz. Gainera, 2027an klausula horietako batzuk hedatzea planteatu dute, ebaluazioa egin ondoren.

Era berean, uko egiten diogu erretiro aurreratua hartzea zigortzeari, diru publikoarekin sustatutako pentsio-plan pribatuak bultzatzeari, enplegu-planak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundeak edo banakakoak deitutakoak, eta kotizazio urteen arabera beherantz kalkulatzeko proposamenari edo 65 urtetik gorakoentzako osagarriaren gehikuntza mugatzeari, horien pentsioa alarguntza pentsioaren diru- sarrera nagusia bada.

Funtsezko edukiak, hala nola kotizaziopeko gutxieneko pentsioak 1080 eurora iritsi arte igotzea; erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea 40 urterekin kotizatuta; neurri zehatzak soldatetan eta pentsioetan genero-arrakalaren %37rekin amaitzeko; oinarri arautzailea %100eraino igotzea alarguntza pentsioan, diru-sarreren iturri bakarra baldin bada; etxeko langileak parekatzea, edo laguntza fiskalak plan pribatuei kentzea.

Eskaera guzti hauek talde politikoren batek bere emendakinen bitartez sar ditzaten zain geratzen dira.

Berriz ere Pentsiodunen Mugimendua, hainbeste esan eta eman behar duguna, erabakietatik kanpo geratu gara.

Ezinbestekoa da borrokan jarraitzea, hemendik aurrera Kongresuan gure aldarrikapenak sar daitezen. Lan-bizitzaren amaieran pentsio duinak bermatuko dituen Pentsio Sistema Publikoaren aldeko borroka gizarte osoaren borroka da, eta, kosta ahala kosta, irabazi egingo dugu.

Gobernatzen duenak gobernatu, guk Pentsio Publikoak defendatu

Views: 4
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude