Toledoko Itunaren presidentearekin, Magdalena Valerio andrea, bildu ondoren.

Toledoko Itunaren lehendakariaren eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren arteko irailaren 11ko bilera, duela bi urte eta bederatzi hilabetetik egin ditugun mobilizazioen ondorioa da.

Badakigu zein diren erreformaren titular nagusiak, baina ez daude eskuragarri ez testuak, ez lege-erreformak, ez aurrekontuko partidak. Hala ere, ozenki diogu:

Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioek eta, bereziki, Euskal Herrian garatutakoek, jasotako babes sozial eta sindikalekin batera, lortu dugu gaur alderdi politikorik ez egotea 2013ko erreforma berpizteko prest.

Toledoko Itunean dauden alderdi politikoak eta bereziki Estatuko gobernua dutenak askoz gehiago egitera behartuta daude. Desengainua hartzen dugu bi urtez gobernu berriak izan ondoren ez direlako hartu haiek agindutako erabakiak Pentsio Publiko duinen Sistema Publikoa bermatzeko.

Toledoko Itunaren bilerak, pentsioetan egindako murrizketak gainditu gabe, gutxieneko pentsioa nabarmen hobetu gabe eta aurrekontuak arauz bermatu gabe, hasi izana kritikatzen dugu.

Toledoko Ituneko presidenteak emandako informazioa kontutan hartzen ba dugu, gure premiazko eta funtsezko aldarrikapen gehienak Toledoko Ituneko akordio hurbiletik kanpo geratzen dira.

Ez dugu espero egungo negoziazioetatik aterako denak pentsio publiko duinen sistema publikoa bermatzeko balioko duenik; alderantziz, orain erreformak eta murrizketak. Indargabetuz eskatzen dugun bezala ez jarduteak are gehiago pobretuko gaitu.

Alderdiei dei egingo diegu, edukiz hutsik dauden gomendioak sina ez ditzaten, pentsiodunen mugimenduak indarrean dauden erreformei eta etor daitezkeenei bide ematen dieten aldarrikapenetatik urrun.

EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimendua ez gara geratuko besoak gurutzatuta gertakarien zain. EAEko eta Nafarroako erakundeek ere ezin dute alde batera begiratu; pentsiodunek pentsio publikoak eta duinak bermaturik ikus ditzaten beharrezko erabakiak hartu behar dituzte.

Kalean jarraituko dugu, azken 33 hilabeteetan egin dugun bezala, gure helburuak lortu arte.

Gobernatzen duenak gobernatu, guk pentsioak defendatu

Views: 1
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude