Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna

Donostian egindako prentsaurekoaren argazkia


Gaurgeroa-Duintasuna Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea den aldetik GAPEPen, (Gipuzkoako Adinekoen eta Pentsiodunen Elkartea) ,parte hartzen du.

Jarraian atxikirik doakizue GAPEPek gaur Donostian prentsaurrekoan aurkeztu duen adierazpen osoa, Adinekoen Nazioarteko Egunaren karietara, hain zuzen ere.

URRIAK 1, ADINEKOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurtengoa urte berezia da adinekoentzat, gure bizikidetzari, gure osasunari eta kolektibo kaltebera gisa ditugun eskubideei kalte handia egitera etorri den pandemia baten erdian ospatzen baitugu.

Hilabete hauetan, ongizate-sistema indartsu bat izatearen garrantzia egiaztatu dugu; izan ere, osasun onik gabe, egoitza onik gabe, mendekotasunari zerbitzu onik eman gabe, babesik gabe gaude, eta, bereziki, adineko pertsonak, ikusi den bezala. Pandemiak ongizateko erakunde publikoen garrantzia azpimarratu du, enpresa pribatuak ez baitira ordezkatzeko gai. Balorazio horrek Pentsio Publikoen garrantzia ere aitortzera garamatza.

GAPEP-PAMPGek beti defendatu du adinekoen giza eskubideak errespetatzea eta bizitza duina bermatzea. Arrazoi askorengatik daude ehunka mila adineko pobrezian sartuta, edo ezin dute hilabete amaierara iritsi, alokairua, ar gia, gasa eta abar ordaindu. Horregatik, Pentsioen Sistema Publikoa blindatzea eskatzen dugu, eta 1080 euroko Gutxieneko Pentsioa bermatzea, bizitza duina izateko.

Halaber, eskatzen dugu erakundeek, eremu guztietan, osasun publikoa berma dezatela, beharrezkoak diren giza baliabideekin eta baliabide materialekin, osasun- arreta publiko duina bermatzeko, adinekoentzat hain beharrezkoa dena, besteak beste, gaixotasunak hartzeko oso adin ahulean gaudelako.

Era berean, etxean eta egoitzetan Zainketa Zerbitzu Publikoa behar dugu, espekulazio- enpresek osasuna eta adinekoen zaintza kontrolatzea galarazteko, poltsiko gutxi batzuen mesedetan eta gehiengoaren kaltetan. Ildo horretatik, publikoa eta komuna den guztiaren defentsa egiten dugu.

Pertsona zentroan jartzeak zaintza-eredua aldatzea dakar, eta, horretarako, egoitzei giza baliabide eta baliabide material handiagoak eman behar zaizkie, pertsonen segurtasuna eta duintasuna bermatzeko.

Era berean, adineko pertsonen kolektiboan ere, berdintasun-politikak eskatzen ditugu.

Pentsioek, zein soldatetan eta pentsioetan dagoen arrakala kentzeak, osasunak eta zainketek (etxean edo egoitzetan) lehentasunezko eginkizuna betetzen dute adinekoen osasuna eta bizitza zaintzeko, baina badira beste alderdi oso garrantzitsu batzuk ere, haien ongizatean eragin zuzena dutenak eta defendatzea garrantzi handia dutenak, hala nola diskriminazioa eta tratu txar fisikoa, emozionala eta arduragabekeria zainketan desagerraraztea, baita nahigabeko bakardadea ere.

GAPEP-PAMPG-en izenean elkartasuna adierazten diegu Adineko pertsona ahulenei, eta eskatzen dugu gure giza eskubideak zaintzea eta bizitza duina bermatzea gure bizitzaren amaierara arte. Egun honetan, balioa eman nahi diogu adinekook gizarteari egiten diogun ekarpenari, eta adierazi nahi dugu egiten ari garen borrokak zentzu handia duela gure osasunerako eta bizitzarako.

Donostian, 2020ko irailaren 28an

Views: 2
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude