|

ZAHAR-EGOITZEN IRTENBIDEAK

ZAHAR-EGOITZEN IRTENBIDEAK ETA MENDEKOTASUNAREN ZAINTZAK EZIN DUTE ITXARON


Adineko pertsonen egoitza publiko eta pribatuetan birus-koroaren pandemiaren aurrean antzemandako arazoen eta gabezien larritasunak eta mendekotasuna duten pertsonen arretaren orokortasunak, premiazko eta epe luzeagoko neurriak eskatzen dituzte, erakundeek eta sektore pribatuak saihestu ezin dituztenak.

Ehunka adineko hil dira egoitza publikoetan, pribatuetan edo haien etxeetan, Bizkaian, Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan. Milaka osasun langile artatu dituzte babes baliabideetan dauden gabeziengatik edo, besterik gabe, ez daudelako. Bitarteko egokirik ez izatea oso garestia izan da barnekoentzat eta zaintzaileentzat. Ustekabeko egoera baten aurrean hartu beharreko prebentzio neurriek eta egoitzetako arduradun diren erakunde publiko eta pribatuetan osasun langileentzat aurreikusi behar ziren bitarteko egokiak, bere garaian ez ziren kontutan hartu eta une askotan gertatu diren inprobisazio handia eta kaosa, ondorio larriak izan dituzte.

Egoera horren aurrean, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, apirilaren 21ean, gutun bana bidali genien Gasteizko eta Iruñeko Gobernuetako gizarte eta osasun gaiez arduratzen diren sailburuei, baita Araba eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiei ere. Gutun horietan, gertatutakoaren azterketa zehatza egiteko informazio egiazkoa eta objektiboa eskatzen genien, eta bilera espezifikoak eskatzen genituen, sortutako arazo larrien aurrean alternatibak eta irtenbideak proposatzeko.

Gure eskaerei erantzunik ematen ez zaienez, eta kolektibo garrantzitsu honek eta deskribatutako gertaerengatik hain zigortua izan den kolektibo honek zor dien errespetu faltaren seinale, gogorarazten dizuegu maiatzaren 11n, astelehena, berriz ere gure balkoi eta leihoetara irtengo garela gure aldarrikapenak eskatzera eta gure oroitzapena adieraztera oso egoera gogorrean utzi gaituztenentzat eta beren familientzat elkartasuna adieraztera.

Iragarri nahi dizuegu maiatzaren 18an, astelehena, proposamen sinboliko bat egitea erabaki dugula, Aldundien, Udalen eta Egoitzen aurrean kontzentrazio txikiak eginez. Hori guztia, zehatz- mehatz mantenduz konfinamendu-prozesuaren 1. fasean adierazitako osasun-betekizunak. Herri bakoitzak nahi duen moduan eta edukiarekin antola dezake bere “mobilizazioa”, betiere indarrean dauden segurtasun-baldintza guztiak betetzen badira.

Datorren astean jasoko ditugu zuek bidalitako informazio gehiago eta aldi berean helaraziko dizuegu 18ko mobilizazioei buruz daukagun informazio guztia. Halaber, horretarako deialdia egingo diegu hedabideei informazio emateko.

BIZKAIKO PENTSIODUNEN MUGIMENDUA

2020ko Maiatzak 11

Views: 3
Spread the love

Similar Posts

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude