Zaintzak dohako lanak dira emakumeentzat eta negozioa enpresena pribatuentzat.

Zaintzak dohako lanak dira emakumeentzat eta negozioa enpresena pribatuentzat.
Berdintasunerako Sailburua denak, Artolazabal andreak esan du Eusko Jaurlaritzaren eredua ez dela Euskal Administrazioaren kontura zaintza eta zerbitzu guztiak kudeaketa publiko zuzenekoak egitea.
Hori lortu nahi izatea demagogia dela, eta, gainera, ekonomikoki jasanezina. Kudeaketa publikoak familien zaintza eta elkartasuna galtzea eragingo lukeela diño. Eta ez digula merezi. Bere esanetan, gobernuak eskatzen dugun eta pertsona ahulak behar ditugun zainketen laguntza instituzionala emango baligu, familiaren zaintza galduko genuke. Iraunkortasun sozial eta ekonomikoak kezkatzen dituela esan du.

Zalantzan jar zitekeen adierazpen basati hori gertatuko ote zen, baldin eta ez balitz bere hitzak ikusi eta entzun ditugulako, begiak paperetik ia altxatu barik irakurrita.
Artolazabal andreak uko egin beharko lioke bere karguari, benetan esaten duena emakumeak esplotatzen ez dituen sistema publiko bat demagogia delako.
BPGaren %32 emakumeen doako lanetik dator, astean ordu asko ematen ditugulako janaria ematen, garbitzen, hezten eta dohan zaintzen.
Sailburuak ez du esaten Eusko Jaurlaritzaren eredua negozio- eta irabazi-eredua dela, pertsonen ahultasun-egoera erabiltzen duena zainketen arreta eta kudeaketa pribatizatzeko, merkataritza-irizpideetan oinarrituta, errentagarritasun ekonomikoa bilatzen dutela eta klientelismoko enpresei esleitzen dizkietela. Horixe da euren eredua!
Artolazabal andreak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua izanik, 2017ko ekainean adierazi zuen “hilean 600 euroko soldatak bizitza duina bermatzen dutela”, berak hilean 7.300 euro kobratzen zituenean.

Eustaten arabera, Euskadin 65 urtetik gorako 112.000 pertsona baino gehiago bizi dira bakarrik, eta horietatik 84.400 emakumeak dira. Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzuak 10.000 pertsona inguru artatzen ditu Bizkaian, astean ordu gutxi batzuetan. Berdin al zaio Berdintasunerako Sailburuari bakarrik dauden zenbat pertsonak ez duten zaintzen inoren aldetik, ezta gizarte-zerbitzuen aldetik ere, gehienak emakumeak, gutxieneko pentsioekin eta mendetasun-maila ezberdinekin, baloratuta eta baloratu barik?
Administrazio hori! Hartu erroldak eta joan zaitezte 80 eta 90 urteko bakarrik bizi diren pertsonen etxeetara, asko ta asko emakumeak direnak!
Politikari profesional neoliberalek ogia eta gatza ukatzen dizkigute, duintasunez bizitzeko ditugun eskubideak, lehen eta orain sortzen dugun aberastasunarekin, zigorrik gabe jabetzen direlako horretaz.
Dirua badago: goi kargudun politikoek diru publikoetatik milaka milioi bideratzen dituzte, kontrolik gabe, alferrikako lanak egiteko lagun dituzten eraikuntza-enpresetara, AHT bezala, zergarik ordaintzen ez duten negozio handietara, beren onura pertsonala lortzeko eta ate birakariekin sarituak izateko.

Denok kalera, gure eskubideekin gera ez daitezen.
Gutxieneko pentsioa 1.080 euro. Gutxieneko soldata 1.200 euro.
Emakumeok aurrera!
