ANUNTZI OTEGI HIL ZAIGU

Anuntzi Otegi hil zaigu.

Tasio Erkiziaren emaztea eta Aritza eta Iratiren ama. Gaixotasun luze eta latz batek eraman du. Nahiz eta azken boladan ez dugun asko ikusi, urteetan pentsiodunen protestetan ibili izan da, horretarako urteak heldu aurretik langabezian geratu baitzen Contenemar-en lanean urte asko eman ondoren eta horregatik aurretiaz jubilatu behar izan zuen. Arlo ezberdinetan giza eskubideen eta justiziaren aldeko borrokalaria. Ez dugu ahaztuko.
Doluminak Tasiori, Aritza, Irati eta hurbileko guztiei.

Views: 9
Spread the love

Similar Posts

8 Comments

  1. Nire doluminak Tasiori, Aritza, Irati eta hurbileko guztiei.
    Bizi osoa borrokan eta orain atseden garaia!!!

  2. Une latz hauetan gure elkartasuna eta besarkadarik handiens

  3. Gure auzokidea hainbat denboran , jaso erromotarren dolumina eta elkartasuna , agur eta ohore Anun.

  4. Anun joan zaigu, baina bere indarra gurekin dago.
    Gure herrian biziko garen bitartean, Anunk gurekin jarraituko du.
    Jo eta ke irabazi arte.
    Agur eta ohore Anun maitia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude