BESTE EZEZKO BAT EUSKO LEGEBILTZARREAN

Gaur, ekainak 3, berriz ere, Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteetako ordezkariak Legebiltzarrean izan gara, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako agerraldiaren eztabaidan parte hartzeko.

Agerraldi horrek batzorde berezi bat sortzea eskatzen zuen, pandemia hasi zenetik egoitzetan gertatutakoa aztertzeko, gabeziak detektatzeko eta egungo eredua hobetzeko. Betiere auditoria independente batetik abiatuta eta gehienez ere 6 hilabeteko epean auditoriaren emaitzak jasoko dituen txostena Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretua aldatzeko irizpide bezala erabiliko litzateke.

Legebiltzarreko taldeek azalpenak eman ostean, bozketa egin dute, eta emaitza hauxe izan da: EAJ, PSE eta VOXek EZEZKOA eman diote EHBilduren eta Elkarrekin Podemosen ekimen bateratuari.

Gure etsipena plazaratu nahi dugu, pandemia honetan egoitzetan gertatutakoak bezalako gertaera larrien aurrean EAJ eta PSEk jazotakoa ikertzeari uko egin diotela ikustean. Non dago gardentasuna? Ekimenari ezezkoa eman diote, eta argi utzi dute ez dutela hildakoen, salaketen, protokoloak ez betetzearen eta abarren kopuru zehatza jakiterik nahi.

EAJ eta PSEk osatutako gobernu taldeak ez du autokritikarik egin. Dena ondo egin dutela eta dena ondo dagoela esatera mugatu dira. Guk badakigu hori ez dela egia. Duela gutxi, Amnistia Internacionalek eta Mugarik Gabeko Medikuek egoitzetako pandemian gertatutakoa argitzeko deia egin dute.

Bozketaren emaitzak isilarazi nahi izan du gertatutakoa ahoz aho ezagutzeko eskatzen ari den gizartea.

Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek ahotsik gabekoen bozgorailu izaten jarraituko dute. EAJ-PSE gobernu-taldeak errespetatzen eta babesten ez dituen horienak.

IRAULI ZAINTZA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *