Hau lapurreta bat da!!!2021ean pentsiodunok gure erosteko ahalmenaren %3,1 galduko dugu

Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, urte arteko KPIa % 5,6koa izan da 2021eko azaroan.

Indize hori ohiko erreferentea izan da pentsioak handitzeko, eta hala izan beharko luke 2021eko konpentsazio-ordainketan; ordainketaren zenbatekoak %4,7koa izan beharko luke, urte hasieran pentsioa %0,9 handitu zitzaigulako.

Bada, hori ez da horrela izango, pentsioen errebalorizazioari aplika dakiokeen KPIaren kalkulua ez baita ohiko benetakoa, baizik eta KPIaren aldaketen urteko batez bestekoa, eta ondorioz gobernuak pentsioak %2,5 igoko ditu, eta ez %5,6.

Horrek adierazten du, gobernuaren arabera, pentsioak ez direla %5,6 igoko, %2,5 baizik.

Horren ondorioa, pentsiodunok 2021ean gure erosteko ahalmenaren %3,1 galduko dugu. Azken 10 urteotan (2011-2021) %7a baino gehiago galdu izango dugu.

Kongresuan duela gutxi onartutako erreforma aplikatzen bada, 2022ko urtarrilean,  errebalorizatzeko irizpide berari jarraituz, pentsioak %2,5 igoko dira, baina, egiaz, aurreko urteko KPI erreala aplikatu beharko litzateke, esan bezala, %5,6. “Pagilla” kentzen denez, galtzen den %3,1 ez da berreskuratuko urte amaieran.

Onartezina da inflazioa soldatek eta pentsioek ordaintzea, milaka milioi euro ematen baitzaizkie enpresa handiei eta korporazio transnazionalei, eta ezkutuko ekonomia eta era desberdineko iruzur fiskala egitea ia libre da.

Adibideak: aurtengo urtarrilaren 1ean 1.000 euroko pentsioa zuen pentsiodun bat: 658 euroko “pagilla” bat dagokio, eta 224 euro ordaindu nahi dizkiote.

Aurtengo abenduaren 31n 1.056 eurokoa izan beharko luke hileko. 1.025 euroan utzi nahi diote, hau da, 31 euro gutxiago hilean (434 euro urtean).

65 urteko edo gehiagoko pentsiodun bat, ezkontiderik gabe, kontribuziozko gutxieneko pentsioarekin: 449,73 euroko “pagilla” bat dagokio. 153,10 euroan utzi nahi diote.

Abenduaren 31n 721,76 euroko pentsioa dagokio. 700, 57 eurotan utzi nahi diote. Hilean 21,19 euro gutxiago (296,6 euro urtean).

Gure pentsioak KPIaren igoera dutela eta erosteko ahalmenari eusten digutela sinestarazi nahi digute, baina pentsioak beherantz doaz eta gutxieneko pentsioak zein kontribuziokoak ez direnak miserableak dira. Ezin dugu onartu, eta protestekin eta mobilizazioekin jarraituko dugu.

Una respuesta a «Hau lapurreta bat da!!!2021ean pentsiodunok gure erosteko ahalmenaren %3,1 galduko dugu»

  1. Una vez más, se nos ríen, UGT,Patronal, CCOO, brecha en el salario, brecha el la pensión. Cumplir con lo firmado, partidos políticos.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *