OSAKIDETZAKO GREBAN GAUDEN GARBITZAILEEK LAGUNTZA ESKE

Gure elkartasuna Osakidetzako garbiketako langileei

Hurrengoko testuaren bidalketa masivoa egin nahi dugu, mesedez, kopiatu, itsatsi korreoan, bidali eta zabaldu zure taldeetan. 🙏🏼🙏🏼🙏🏼

sec-consejeriasalud@euskadi.eus nestor.aranaarabaolaza@osakidetza.eus

GAIA: Garbiketa zerbitzuko gatazka KONPONBIDEA NAHI DUGU

Osakidetzako zentroetako garbiketa-zerbitzu azpikontratatuko langileok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban gure Hitzarmenaren alde. Osakidetzako langileei baldintzak homologatzea helburu duen hitzarmena, eta hamarkadetan zehar aplikatu dena.

GAIA: Garbiketa zerbitzuko gatazka KONPONBIDEA NAHI DUGU

Hala ere, enpresa esleipendunek uko egiten diote orain Osakidetzako langileei azken 5 urteetan aplikatu zaizkien gaiak egokitzeari eta eguneratzeari, homologazio-printzipioaren arabera guri aplikatu beharko litzaizkigukeenak.

Enpresa esleipendunek adierazi dute Osakidetzaren abal ekonomikoa ez duten bitartean ez dutela ezer sinatuko.

Hori dela eta, bai Osasun Sailari bai Osakidetzako zuzendaritzari eskatzen diegu hitz onetatik haratago, baldintzen homologazioa bermatzeko konpromisoa har dezala, eta formalki, sinesgarriro, esplizituki eta idatziz ekonomikoki abala ditzatela dagozkigun gai guztiak (karrera profesionaleko deialdiak…), homologazio-printzipioaren arabera.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *