Pentsioetan dagoen genero-arrakalaren aurka borrokatzeko neurriak.

Loli Pisón Ochoa de Eribe

Gizarte Segurantzaren 2020ko abenduaren 31ko datuen arabera, EAEko batez besteko pentsioetan dagoen genero-arrakala % 38ko aldea da. Hala ere, balio errealagoa den mediana aztertuz gero, genero-arrakala % 48koa da. Emakume pentsiodunek gizonek baino 9.000 eta 10.000 euro gutxiago kobratzen dugu urtean.

Pentsioetan dagoen genero-arrakala ez da amatasunaren eta zaintza-lanen ondorioa bakarrik; izan ere, emakume langile ordainduen prekarietate handiagoa, lanaldi partzialeko kontratazio handiagoa borondatezkoa ez den modu batean, soldata txikiagoei zor zaie. Agerikoa da soldata-mailak genero-arrakala pentsioetan eragina daukala. Horrek guztiak eskatzen du egiturazko neurriak hartzea generoen arteko aldea gainditzeko, bai pentsioetan, bai soldatetan.

 2011ko eta 2013ko Pentsio Erreformek kalte egin diote haien osotasunari, batez ere emakumeen pentsioei, erretiro-adina 65 urtetik 67ra igo delako; 1996ko Erreformaz geroztik sindikatuekin adostutako gutxieneko kotizazio-aldiak 8 urtetik 25era luzatu direlako; pentsioaren kalkuluan kotizazio-hutsuneak izan direlako; pentsioaren % 100era iristeko eskatzen diren kotizazio-aldiak luzatu direlako 35 urtetik 37 urtera; egoera horretan dauden pertsonen zaintzaileen kotizazio-hitzarmena zazpi urtez etetera behartu delako.

Pentsioetan dagoen genero-arrakalaren aurka borrokatzeko neurriak:

  • 1.080 €-ko gutxieneko pentsioa. 
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata: 1.200 €. 
  • 2011ko eta 2013ko pentsio-erreformak indargabetzea. 
  • Emakumeen lanaldi partzialeko kontratazioa murriztea. 
  • Ezkutuko ekonomiaren aurka borrokatzea, emakumeak nagusi baitira. 

Estatuko Gobernuak proposatzen duen seme-alabengatiko osagarria, pentsioetan generoen arteko aldea murrizteko: hilean 27 euro gehiago seme-alaba bakoitzeko, guztira 378 euro urtean, ondorengo igoerarik gabe. Ez da aurrerapen handia. Gutxienekoa da. 

Urteko 378 euro seme-alaba bakoitzeko, baldintza baztertzaileekin, eta urteko 9.000 euro edo gehiago emakume pentsiodun gehienok, genero-arrakala dela eta, behar baino gutxiago ordaintzen dugu. Entzunzazu, Escrivá jauna eta zure gobernu hori! 

TOLEDOko ITUNARI, EZ! 

Emakumeok aurrera!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *