PENTSIODUN bidelagunok:

Hauteskunde-ziklo baten hasieran gaude, eta oso garrantzitsua izango da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Gipuzkoan zer Zaintza-Sistema mota geratuko zaigun zehazteko.

Inork ez zigun galdetu ea gure egoitzak pribatizatzea nahi genuen, eskaintzailerik onenari, eta orain ere ez digute galdetzen, naiz etapropaganda handia egin gobernantza-sistema berria dela eta. Pertsona bakoitzak boto bat, hauteskunde-proposamen argiak, eta demokrazia gehiago behar dugu pentsio edo soldata batetik bizi garen pertsonok.

500 pertsona inguruko itxaron-zerrendak. Horrek esan nahi du familia batek egoitza batean sartzeko eskaera egin ondoren, mendekotasun-maila balioetsi, onartu, itxaron-zerrendan sartu eta hurbileko egoitza batean sartu bitartean, sei hilabete baino gehiago igaro daitezkeela.



Zainketa prekarioak egoitzetan, emakume zaintzaile askoren jarrera arduratsuaz gain, soldata- eta lani-baldintzak, baina batez ere plantilla laburrak Gipuzkoako 65 egoitzetako gehien-gehienetan, lortu behar ditugun zainketen kalitatetik oso urrun gaude. Eta gehiegizko koordaiketarekin.

Etxeko zainketak, arretarik ezaren eta abusuaren artean. Propaganda ofizialak adierazten digunez, adinekoen % 85ek etxean zaindu nahi dituztela jakin dute. Baina funtsean aurkitzen duguna da familiako emakumeek guztiarekin jabetzen direla, edo prekarietate eta esplotazio maila lotsagorrigarriak dituzten zaintzaile etorkinak kontratatzera jo beharra, eta laguntza ekonomikoak, eta bestelakoak, kalitatezko arreta emateko benetako kostu eta beharretatik oso urrun.

Erabiltzaileek eta senideek parte hartzeko duten eskubidea, ezereza, demagogiaren eta ilegaltasunaren artean. Euskal legeriak eta Estatukoak erabiltzaileen eta senideen eskubidea jasotzen dute, beren elkarteen bidez zainketen plangintzan eta antolaketan parte hartzeko aukera izan dezaten. Eusko Jaurlaritzan eta Aldundian hori ez da betetzen, besterik gabe, baina eurek programatutako eta gauzatutako kontsultekin ordezten da, ez baitute zerikusirik ideia demokratikoekin. Eta egoitzetako parte-hartze hori bera oso txikia da, ez baitago eskola-kontseiluen  antzekorik.



Pentsiodun guztiek jakin dezaten Foru Aldundian hauteskunde-aukera bakoitza zein zaintza-sistemak babestuko duen. Hiru gauza ESKATZEN DIZKIZUGU:

– Zure inguruan, auzoan edo herrian hausnarketa horiek partekatzea eta ZAINTZA DEMOKRATIZATU!! plataformak gure elkartearekin harremanetan jarriz hitzaldiak antolatzen laguntzea (asociaciongipuzkoakosenideak@gmail.com  –  690 716 257), eta

– ekimen hau zure edo zure auzoko edo herriko kolektiboaren izenarekin babestea www.gipuzkoakosenideak.eus webgunean aurkituko duzun zerrendan.

– Apirilaren 27an, goizeko 11etan, Donostian (Tabakaleran, Ruiz Balerdi aretoan), Diputaziorako bost hauteskunde-zerrendetako buruekin antolatu dugun Mahai Inguruara  etortzea edo online jarraitzea.

2023ko apirila 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *